
60. zk., 2004ko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Kultura Saila
1691
LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, Kultura Sailarentzako lokal bat atontzeko obra esleitzekoa.(K- 09/2004 esp.).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espediente zenbakia: K- 09/2004.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Kultura Sailarentzat Bilboko Huertas de la Villa kalearen 11. zenbakian kokatutako lokala atontzea.
b) Lotekako eta zenbakikako banaketa: ez dago loterik.
c) Lan-esparrua: Bilbo.
d) Lana burutzeko epea: 3 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: presakoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztirako zenbatekoa: kontratuaren gehienezko aurrekontua 178.780,70 eurokoa da, BEZ barne.
5.– Bermeak.
Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.
Behin-betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren %4.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1., Lakua I eraikina, (2. solairua)
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 95 00
e) Faxa: 945 01 95 35
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: Goian adierazitako lekuan jaso ahal izango dira proposamenak aurkezteko epearen azken eguna baino lehen.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: C) taldea, 4 azpitaldea, d) kategoria.
b) Beste betebehar batzuk: ez da eskatzen.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko apirilaren 14a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Hiru gutunazal aurkeztuko dira "A", "B" eta "C" berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukiarekin.
c) Aurkezteko lekua:
1. Entitatea: Kultura Saileko Erregistroan.
2. Helbidea: Donostia kalea, 1., Lakua II eraikina (Kultura lurralde zerbitzua).
3. Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: Hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: Ez da aldaerarik onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua I eraikina (2. solairua).
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2004ko apirilaren 20a.
e) Ordua: 12:00
10.– Bestelako argibideak: ez dago.
11.– Iragarkiaren gastuak: 375,54 euro esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia "Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizial"-era bidaliko den eguna (hala badagokio): Ez dagokio.
13- Deialdiari buruzko argibideak edo pleguak jasotzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.ej-gv.net
Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 18a.
Zerbitzu zuzendaria,
LORE BILBAO ARTETXE.	
RSS