
60. zk., 2004ko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1686
LEHIAKETA. Iragarkia, NBBEFko laguntzen erakunde ordaintzaileari buruzko auditoria egiteko, aholkuak eta laguntza emateko administrazio-kontratua esleitzekoa (KBN C02/13/2004 esp.).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetza. Ogasun eta Herri Administrazio Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: CO2/13/2004.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: NBBEFko laguntzen erakunde ordaintzaileari buruzko auditoria egitea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: kontratua egiten denetik 2006ko ekainaren 30era.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira:
Ehun eta laurogei mila euro (180.000 eur.)
5.– Behin-behineko fidantza. ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea 1, beheko solairua, Lakua II eraikina.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 89 31
e) Faxa: 945 01 90 18
f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko apirilaren 15a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: taldeak, azpitaldeak eta kategoria):
b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
– Pertsona fisikoek zein juridikoek Kontu Auditoriaren Kontabilitate Institutuko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute.
– Aitorpen adierazia: Kontu Auditoretzari buruzko 19/88 Legearen 8. artikuluan jasotako bateraezintasun-kausaren batean ez dagoela adierazi beharko du proposamena egiten duenak.
– Azken hiru urteetan egindako negozioen kopuruari buruzko aitorpena; kopuruak, gutxienez, 600.000 eurokoa izan beharko du urte bakoitzean.
– Enpresaren ordezkariaren aitorpena, betekizun teknikoen pleguaren 6. puntuan jasotzen den gutxienezko langileei buruzkoa; honako hauek jaso beharko ditu: kontratua gauzatzeko proposamena, pertsona bakoitzaren izen-abizenak, titulazio akademikoak eta profesionalak, Europar Batasuneko diru-laguntza publikoak kontrolatzen azken hiru urteetan izandako esperientzia; bereziki aipatu beharko ditu Europar Batasuneko egitura-funtsei, kohesio-funtsei eta NBBEF-bermea funtsei dagokienez egin dituen kontrol-lanak.
Horretarako, gutxieneko betekizun hauek eskatzen dira (aitorpenean zehaztu beharko dira):
– Ekonomia zientzietako goi mailako titulua edo antzekoa, proposatutako langile guztientzat; salbuespen izango laginketetan aditu den teknikaria, goi mailako titulazio berezia eskatzen bazaio.
– Europar Batasuneko diru-laguntzak kontrolatzen izandako esperientzia zehatza, lan zuzendariarentzat eta lantalde-buruentzat.
– Lan zuzendariak gutxienez 6 urteko esperientzia eduki beharko du auditoretza-lanetan; lantalde-buruek gutxienez 3 urtekoa eta taldeko laguntzaileek urtebetekoa.
– Enpresaren ordezkariaren aitorpena, kontratua gautzatzerakoan honako hauek jarriko dituela adierazteko: alde batetik, teknikari bat, MUM moneta-unitaterako estatistika-laginketetan eta laginketa aleatorio bakunetan eta errorea ebaluatzen eta estrapolatzen aditu dena, eta bestetik, hori aplikatzeko behar den programa.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Eskabidea aurkezteko azken eguna: 2004ko apirilaren 16ko 10:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehaztuta daude.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).
3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).
c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2004ko apirilaren 26a.
e) Ordua: 11:45.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarkien gastuak: 375,54 eur.
12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:
13.– Deialdiari buruzko argibideak edo pleguak jasotzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.ej-gv.net
Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 22a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.
RSS