
60. zk., 2004ko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
1682
EBAZPENA, 2004ko otsailaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Alegria-Dulantziko (Araba) hirigune historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun sailkatutako 126/2002 Dekretuak ezarri zuen babes erregimenaren 3. Zerrenda aldatzeko den espedienteari hasiera eman, jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko dena.
Ekainaren 4ko 126/2002 Dekretuak (ekainaren 17ko 113 zk.–a duen EHAA) Alegria-Dulantziko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasuna izendatzeko deklarazioa bereiztu zuen, babes erregimena ezarriz.
Alegria-Dulantziko Udalak Euskal Kultura Ondarearen Zentroari kale Nagusiko 33.zk.–an den higiezinari dagokionez, eraikinaren interes kulturala zehazteko eskatu zion, bere egoerari erantzun zuzena eman ahal izateko.
Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek 2003ko abenduaren 12an txostena egin zuten, eta bertan eraikinak barrualdean interes kulturala galdu duela onartu zen. Beraz, aipatu den 126/2002 Dekretuaren 3. Zerrendaren aldaketa proposatu zuten, hau da, oinarrizko babesean fatxada baino ez mantentzea.
Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egin dituzten txosten eta proposamena ikusirik, eta uztailaren 3ko 7/1990 Euskal Kultura Ondareari buruzko den Legeko 11. eta hurrengo artikuluekin bat etorriaz,
Ondoko hau,
EBATZI DUT:
Lehena.– Alegria-Dulantziko (Araba) Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasuna denerako 126/2002 Dekretuak ezarri zuen babes erregimenaren 3. Zerrenda aldatzeko den espedienteari hasiera ematea, eta jendaurrean jartzeko epeari hasiera ematea. Aldaketa I. Eranskinean ezartzen dena da. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, hogei eguneko epea izango da alegazioak egin eta egokitzat jotzen diren agiriak aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legearen 84. eta 86. artikuluetan jasotzen den bezala. Aipatutako espedientea Vitoria-Gasteizko Donostia-San Sebastian kaleko 1. zenbakian dagoen Euskal Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai.
Bigarrena.– 126/2002 Dekretua aldatzeko den espedientean diren interesdunei jakinaraztea. Interesdunek jakinarazpena jaso eta, biharamunetik zenbatzen hasita, hamabost eguneko epea izango dute beren eskubideak defendatzeko egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.
Hirugarrena.– Espedientearen izapidetzeari jarraitzea indarreango arautegiaren arabera.
Laugarrena.– Ebazpen hau Alegria-Dulantziko Udalari, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Departamentuei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari jakinaraztea.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 27a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.
I. ERANSKINA
126/2002 Dekretuaren III. Eranskinean ezarri zen babes araubidearen 3. zerrendari ematen zaion idazkera berria.
3. Zerrenda
(Oinarrizko babesa)
– Kale Nagusia,1, 2, 3, 6, 9, 13, 21, 33 eta 37 (fatxadak), 45 eta 47.
– Gotorlekuko kalea, 1 eta 5 (fatxadak), 7 eta 8.
– Gotorlekuko malda, 1.
– Herriko Plaza, 3.
– Euskal Herria, 8.
– Arrabal, 10, 12, 14 eta 18.
RSS