
60. zk., 2004ko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasun Saila
1680
173 EBAZPENA, 2004ko martxoaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bitartez, osasun-zentroak eta kontsultategi medikoak eraikitzeko, handitzeko, eraberritzeko eta konpontzeko Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei laguntzak emateko deialdian adierazitako batzorderako kideak izendatzen dira.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren bitartez, osasun-zentroak eta kontsultategi medikoak eraikitzeko, handitzeko, eraberritzeko eta konpontzeko nahiz beharrezkoak dituzten altzariak eta osasun-tresnak erosteko, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko korporazioei 2004. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin da, eta, erabaki horren I. eranskineko 6.1 puntuak xedatzen duenez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak horretarako berariaz emandako ebazpen batez izendatutako batzordeak baloratuko ditu eskabideak.
Adierazitakoaren ildotik, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengo.– Erabakiak xedatutako batzorde horretako kide izendatzea ondoko hauek:
Batzordeburu:
Rafael Cerdán Arandia jauna, Osasun Saileko Osasun sailburuordea.
Ordezkoa: M.ª Luisa Arteagoitia González andrea, Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria.
Batzordekideak:
Jon Darpón Sierra jauna, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzako zuzendaria.
Ordezkoa: José Manuel Ladrón de Guevara jauna, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzako Zuzendaritza.
Carlos Aguirrebeitia Momeñe jauna, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Ordezkoa: Camino López Fernández andrea, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Iñaki Berraondo Zabalegui jauna, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen mailako arretako eta Komunitateko Atentzioko Zuzendariordetza.
Ordezkoa: Javier Urraca Garcia de Madinabeitia jauna, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen mailako arretako eta Komunitateko Atentzioko Zuzendariordetza.
Idazkaria:
M.ª Rosario Moraza Vea-Murguía andrea, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Ordezkoa: José Angel Ruiz Molinuevo jauna, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 9a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JOSU I. GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.
RSS