Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2004ko martxoaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1673

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 24koa, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordearena. Honen bidez, merkataritzako banaketa-arloan integrazio estrategikoak sortzeko eta garatzeko, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuordearen 2003ko ekainaren 25eko Aginduan garatu ziren laguntzei dagokienez, 2003ko ekitaldian, onuradun izan direnen zerrenda jakinarazten da jendaurrean.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenen berri eman ondoren, 2003ko ekainaren 25eko Aginduaren 19. artikuluak 2. puntuan, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoaren arabera, hutsa, ez-agertzea edo gaisotasun kasuetarako, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeak,

EBATZI DU:

Artikulu bakarra.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko ekainaren 25eko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, 2003ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea Merkataritza zuzendariaren ebazpenen arabera, honekin batera doan zerrendan agertzen diren esleipendunei jakinaraziak. Agindu horretan merkataritzako banaketa-arloan integrazio estrategikoak sortzeko eta garatzeko laguntzak garatu ziren, eta deialdia Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko uztailaren 9ko Ebazpenaren bidez egin zen.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 24a

Merkataritza eta Kontsumo sailburuordea,

RODRIGO GARCÍA AZURMENDI.

ERANSKINA / ANEXO
ITZULI BEHAR EZ DIREN DIRULAGUNTZEN ONURADUNAK
BENEFICIARIOS SUBVENCION NO REINTEGRABLE

TITULARRA / TITULAR	ZENBATEKOA euro / IMPORTE euros

GRUPO DE COMPRAS EDERKI, AIE	1.524,76

KORA LOG, S.L.	2.250,00

LA DEGUSTACION GESTION DE TIENDAS	8.083,04

LOREAK MENDIAN, S.L.	12.000,00

MAPE SEGURIDAD, S.A.	16.174,59

VENTURDIS, S.L.	66.735,91

FINANTZA KOSTUAK GUTXITZEA XEDATZAT DUTEN DIRULAGUNTZEN ONURADUNAK
BENEFICIARIOS AYUDAS DESTINADAS A LA REDUCCION DEL COSTE DE FINANCIACION

TITULARRA / TITULAR	ZENBATEKOA euro / IMPORTE euros

KORA LOG, S.L.	6.750,00

VENTURDIS, S.L.	6.352,53


Azterketa dokumentala