Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2004ko martxoaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1672

EBAZPENA, 2004ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntza sailburuordearena, IKE laguntza deialdiaren Ebazpena (2003ko azaroaren 7koa) zuzentzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria erregulatzen duen 155/1993 Dekretuak bere 24.2 artikuluan dio testuinguruak berak berez argitzen ez dituen oker edo hutsuneak, berauek zuzentzeak xedapenaren edukia edo zentzua izatez edo itxuraz aldatzea dakarrenean, maila bereko xedapen edo egintza bidez zuzenduko direla.

Hezkuntza sailburuordeak 2003ko azaroaren 7an (abenduaren 16ko EHAA) erabatzi zituen IKE laguntzak.

Ebazpen horretan legez eta arauz kudeatu behar ziren bi eskabide ez ziren iritsi zegokien administrazio atalera. Ondorioz, ondoko hau

EBATZI DUT:

1.– Lehen Eranskinari honako datuok eranstea:

HERRIA	IKASTETXEA	ARDURADUNA	EKIMENA	LAGUNTZA

POBLACIÓN	CENTRO	RESPONSABLE	INICIATIVA	 AYUDA

Getxo	Gobela ikastola	Ana Valmaseda	Plan Osatua	 741,00 eur.

Urtuella	S. Felix ikastetxea	Beatriz Zugazaga	 Bazkalordua	604,00 eur.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Errekurtso arrunta jar daiteke administrazio-bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, berau EHAAn argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera izango da indarrean.

Gasteizen, 2004ko martxoaren 1a.

Hezkuntza sailburuordea,

ABEL ARIZNABARRETA ZUBERO.


Azterketa dokumentala