
60. zk., 2004ko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1671
AGINDUA, 2004ko martxoaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Lanbide Heziketako irakaslegoaren etengabeko prestakuntzarako plana garatzeko proiektuak sail honekin lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei deialdia egiteko Aginduaren egokitzapena, 2004 ekitaldira egiten duena.
Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak Euskadiko aurrekontu-erregimenaren arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartu zuen, eta dekretu horren IX. Tituluan ezarritakoaz bat, abenduaren 23ko 317/2003 dekretua eman zen, hain zuzen ere Euskadiko aurrekontu orokorren kontura emandako diru-laguntzak arautzen zituzten xedapen batzuek indarrean jarrai zezaten. Luzapen horri esker, gobernuak eta sail eta autonomiadun erakundeek 2004. urterako laguntzen epeak eta baldintzak egokitzeko aukera izango dute.
2003. urteko ekitaldian, 2003ko martxoaren 17ko Agindua eman zen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, eta agindu horren bidez Lanbide Heziketako irakasleen prestakuntzako plana aurrera eramateko proiektuan Hezkuntza Sailarekin lankidetzan aritu nahi duten erakunde publiko eta pribatuei dei egin zitzaien; agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2003ko apirilaren 1ean, 65. zenbakian, eta gorago adierazitakoagatik, beharrezko egokitzapenak egin behar dira epe eta baldintzetan, agindu hori 2004. urtean ezarri ahal izateko.
Hori horrela izanik, ondorengoa
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.
Agindu honen bidez bideratutako deialdiko laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkeztu nahi badira, epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Dirulaguntza horiek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko martxoaren 17ko aginduaren bidez araututa daude,eta oraingo Agindu hau dator, aurreko hori 2004ko ekitaldira egokitzera eta Lanbide Heziketako irakasleen 2004-2005 ikasturteko prestakuntzako plana aurrera eramateko proiektuan Hezkuntza Sailarekin lankidetzan aritu nahi duten erakunde publiko eta pribatuei dei egitera.
2. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.
Aipatzen ari garen laguntzak eskuratu nahi dituztenek Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaritzara helaraziko dituzte 2003ko martxoaren 17ko aginduaren II. eta III. Eranskineko ereduak beteta eta eskatzen diren agiri guztiekin batera. Zuzenean bidaliko dituzte Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetara, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean, aipatzen den beste edozein bidez baliatzeko aukera ere egongo da. Era berean, IV eranskin gisa, aurkeztutako proiektuak baloratzeko eta hautatzeko erabiliko diren baremoak eta irizpideak jasotzen dira.
3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
Agindu honetan zehazten diren laguntzetarako, 2004-2005 ikasturtean zehar, 186.000 euro erabiliko dira, EAEko aurrekontu orokorretan horretarako zehaztutako partidan. Kopuru hau aldatzeko eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartu beharko da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste laguntza programak martxan jarri izateagatik sortu diren aurrekontu erabilgarritasun ez agortuen arabera, eta hauen ebazpena baino lehen. Informazio hau Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen Ebazpenaren bitartez ezagutaraziko da.
4. Artikulua.– Ikastaroen Katalogoa.
Agindu honekin batera eta I.eranskin gisa, 2004-2005 ikasturtean, lehentasunez, Elkarteekin lankidetzan garatu nahi diren ikastaroak argitaratzen dira.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honek administrazio bidea amaitzen du, eta beronen aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabete igaro baino lehen; beste aukera, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea izango da; azken hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan aurkeztu beharko da, EHAAen argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabete igaro baino lehen.
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita izango du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 9a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
ANJELES IZTUETA AZKUE.
I. ERANSKINA
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Lanbide Heziketako irakaslegoaren Etengabeko Prestakuntza 2004-2005 planaren barruan, eranskin honetan azaltzen diren jarduerak proposatu ditu prestakuntza-erakundeek emateko. Jarduera bakoitzaren egitaraua eta baldintzak agiri batean daude jasota. Agiri hori eska dezakezue Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzan edo Hezkuntzako Lurralde ordezkaritzetan (Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Lurralde-arduradunei eskatuta).
Agindu honetan helburutzat arlo zehatzetarako irakas-gaitasunen hobekuntza (areagotzea, gaurkotzea edo sakontzea) duten heziketa jarduerak sartzen dira. Helburua irakasleei euren ezaguera eta gaitasunen areagotze edo gaurkotzea eskaintzea da, arlo edo gai baten atal edo ikuspegi batera edo euren irakas-funtzioarekin erlazionatutako lanetara egokituz. Ikastaro hauek tratatzen dituzten ezagueren irakas-helburua argi utzi beharko dute.
Izaera bateratua mantendu edo moduluetan banatu ahal izango dira, azken hauek ezin izango dutelarik 20 ordu baino gutxiago iraun. 2004-2005 ikasturtean zehar Erakundeekin elkarlanean lehentasunez antolatu nahi diren ikastaroak hurrengoak izango dira:
GAURKOTZE/SAKONTZE TEKNOLOGIKOA hurrengo lanbide arloetan eta sailetan:
ARLOA.: ADMINISTRAZIOA
Ikastaroaren izena	Hizkuntza	Lurraldea	
Inbertsioen Errentagarritasuna eta Emaitzen Interpretazioa	Gaztelera	Bizkaia	
Produktu eta Zerbitzu Finantzarioak	Gaztelera	 Bizkaia	
Enpresetan IKTBen ezarpena	Gaztelera	Bizkaia	
Kontabilitatea eta Fiskalitatea	Euskara	Gipuzkoa	
Giza-baliabideen kudeaketa	Euskara	Gipuzkoa	
Giza-baliabideen kudeaketa	Gaztelera	Bizkaia	
ARLOA: MERKATARITZA ETA MARKETINA
Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	
Salmenta-gunearen suspertzea	Euskara	Bizkaia	
Hornikuntzaren kudeaketa	Euskara	Gipuzkoa	
ARLOA: ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA
Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	
PCen matxuren diagnostikoa	Gaztelera	Bizkaia	
PCen matxuren diagnostikoa	Gaztelera	Gipuzkoa	
Motoren erregulazioa. Abiaduraren aldatzaileak	Euskara	 Gipuzkoa	
Motoren erregulazioa. Abiaduraren aldatzaileak	 Gaztelera	Gipuzkoa	
Programazioa Siemens S7 Automatekin	Euskara	 Gipuzkoa	
Programazioa Siemens S7 Automatekin	Gaztelera	 Bizkaia	
Antenak	Gaztelera	Bizkaia	
Energia Berriztagarriak	Euskara	Bizkaia	
Energia Berriztagarriak	Gaztelera	Gipuzkoa	
Instalazio Domotikoak. Bus EIB	Euskara	Gipuzkoa	
Instalazio Domotikoak. Bus EIB	Gaztelera	Bizkaia	
Potentzia-Elektronika	Gaztelera	Gipuzkoa	
PLDen Programazioa	Gaztelera	Bizkaia	
PICen Programazioa	Euskara	Gipuzkoa	
PICen Programazioa	Gaztelera	Bizkaia	
Visual C	Gaztelera	Gipuzkoa	
Telefonía Analogikoa	Gaztelera	Bizkaia	
Telefonía Analogikoa	Euskara	Gipuzkoa	
Telefonía Digitala	Gaztelera	Bizkaia	
Telefonía Digitala	Euskara	Gipuzkoa	
RTVn Igortzea eta Jasotzea	Gaztelera	Bizkaia	
Ordenagailuen Sareak	Euskara	Bizkaia	
Ordenagailuen sareak	Gaztelera	Gipuzkoa	
Firewall Segurantza	Gaztelera	Gipuzkoa	
Soinu-ekipoak eta RTV	Gaztelera	Bizkaia	
PCen mantenimendua eta konponketa	Gaztelera	Bizkaia	
CAD Elektrikoa	Euskara	Gipuzkoa	
CAD Elektrikoa	Gaztelera	Bizkaia	
Zuntz Optikoa	Gaztelera	Bizkaia	
ARLOA: FABRIKAZIO MEKANIKOA
Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	
Solidedge	Euskara	Gipuzkoa
Solidedge	Gaztelera	Bizkaia	
Ekipoen Metrologia eta Kalibraketa	Euskara	Bizkaia	
Metalografia eta Tratamendu termikoak	Gaztelera	 Gipuzkoa
Proba suntsitzaileak eta ez suntsitzaileak	Gaztelera	 Gipuzkoa
Tresneriaren aukeraketa eta Ebaketa baldintzak Tornu eta Fresaketa-makinarako	Gaztelera	Gipuzkoa
Tornu eta Fresaketa-makinetarako Lokailu-sistemak	 Gaztelera	Gipuzkoa
Programazioa Fresatzeko CNC makinan	Euskara	 Gipuzkoa
Hari eta Barneraketaren bidezko Elektroerosioa 	 Euskara	Gipuzkoa
Pneumatika eta Elektroneumatika	Gaztelera	Gipuzkoa
Hidraulika, Electrohidraulika eta Hidraulika proportzionala	Gaztelera	Bizkaia	
Hidraulika, Electrohidraulika eta Hidraulika proportzionala	Euskara	Gipuzkoa
CAD-CAM	Euskara	Gipuzkoa
CAD-CAM	Gaztelera	Bizkaia	
Ekoizpenaren kudeaketa	Gaztelera	Bizkaia	
Autocad 2004	Gaztelera	Bizkaia	
Soldadura TIG-MIG	Euskara	Bizkaia	
Abiadura Handiko Mekanizatua	Euskara	Gipuzkoa
Abiadura Handiko Mekanizatua	Gaztelera	Bizkaia	
ARLOA: INFORMATIKA
Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	
Oracle Datu-Basea (Administrazioa)	Gaztelera	 Bizkaia	
ASP Orrien Diseinua, Datu-Basearen sarbidearekin	 Gaztelera	Bizkaia	
Programazioa Javan	Euskara	Gipuzkoa
Programazioa Javan	Gaztelera	Araba	
Website baten programazioa	Euskara	Bizkaia	
Website baten programazioa	Gaztelera	Gipuzkoa
Linux	Gaztelera	Bizkaia	
Linux Aurreratua	Gaztelera	Bizkaia	
Informazio-atarien mantenimendua	Gaztelera	Bizkaia	
Internet Zerbitzuen Instalakuntza eta Mantenimendua 	 Gaztelera	Bizkaia	
ARLOA: IBILGAILUEN MANTENIMENDUA
Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	
Karrozerian elementu metalikoen soldadura (altzairu eta aluminioa)	Gaztelera	Bizkaia	
Bankuan, Motoren probak eta saiakuntzak	Gaztelera	 Gipuzkoa
ARLOA: PRODUKZIO-ZERBITZUA ETA MANTENIMENDUA
Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	
Erregulazio-sistemen aukeraketa eta kalkulua	Gaztelera	 Araba	
Muntai mekanikoen motak. Doikuntzak eta erregelaketak	 Gaztelera	Gipuzkoa
Sistema mekaniko batean matxura mekanikoetarako analisien prozedura	Gaztelera	Araba	
Makina eta mekanismoen elementuak	Gaztelera	Araba	
Fluidoetan eta instalakuntza termikoetan proiektu elektrikoen garapena	Gaztelera	Gipuzkoa
Zentral-termikoetako kontrola eta erregulazioa	 Gaztelera	Gipuzkoa
Aireztapen eta klimatizazio-instalakuntzen mantenimendua eta muntaia	Gaztelera	Gipuzkoa
Instalakuntza frigorifikoen mantenimendua eta muntaia	 Gaztelera	Bizkaia	
ARLOA: ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILAK
Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	
Modelo Digital del terreno, MDT-V4	Gaztelera	 Bizkaia	
ARLOA: KIMIKA
Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	
Kontrastezko mikroskopia eta neurketa mikroskopikoak	 Gaztelera	Bizkaia	
ZEHARKAKO HEZIKETA
II. ERANSKINA
ESKABIDE-ORRIA
Erakundearen izena: 	 IFK zkia. ......................................
Helbidea: 	
Posta kodea: 	 Herria:
Telefonoa: 	 faxa: ........................... posta elektronikoa: ..........................
Legezko ordezkaria:
Prestakuntza ekintzen programen ordezkaria: 	
	 zigilua eta sarrera-data:
Bidalitako agiriak:
– IFK txartelaren kopia
– Zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeko agiriak
– Eskatzailea eskaera egiten duen erakundeko legezko ordezkaria dela egiaztatzeko notario-akta edo bestelako agiriak
– III. Eranskina eskatutako jarduera bakoitzerako.
	Kodea	Prestakuntza	Hizkuntza	Orduak	 Hasiera	Amaiera	Herria	Aurrekontua	
		ekintzaren izena	
								
								
								
								
								
								
Tokia, eguna eta entitatearen sinadura eta zigilua.
ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARI JNA.
III. ERANSKINA (aurrealdea)
(Bi aletan aurkezteko).
(eskabide-orrian jarritako ekintza bakoitzeko bat jarri behar da).
Erakundearen kodea 	Ekintzaren kodea 	
_ _ _ _ _ 	_ _ _ _ _	
(Administrazioak bete beharrekoa) 	(I. Eranskinean aipatutako dokumentuan adierazitakoa) 	
Prestakuntza-ekintzaren izena:	
1.– Datu ekonomikoak:
Burutzeko aurreikusitako kostua guztira: 	 euro
Aurreikusitako gastu guztiak gutxi gora behera banatuta:
Langileak: 	 euro
Joan-etorriak eta egonaldiak:	 euro
Gastu materialak:	 euro
Antolaketako beste zenbait gastu: 	 euro
Erakunde eskatzailearen beraren diru-ekarpena:	 euro
Beste diru-laguntza batzuk: 	 euro
Zehaztu erakunde diru-emailea/-k eta zenbatekoa/-k
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskaturiko diru-laguntza 	 euro
2.– Eranskinaren lehenengo lerroaldean aipatutako txostenak ikasturte honetarako duen informazioaren inguruan Erakundeak proposatzen dituen aldaketak edota Sailak aurreikusitako ezaugarrien onarpen zehatza:
	2.1.– Orduak, plazak, hizkuntza, egunak, ordutegiak, tokia,... (1)
	2.2.– Hartzaileak: heziketa-mailaren arabera; irakasten dituzten arloak, jakintzagaiak kontuan hartuta; aurreko ezagupenen arabera,...; ikastaroan parte hartzeko baldintzak eta lehentasunak.
	2.3.– Ekintzaren egitura: aldiak eta moduluak,...
3.– Programa.
Sailaren txostenean aipatzen diren helburu eta xedeetan oinarrituta, ekintzaren programa osoa eta agiri eta materialen aurrerapen bat garatu eta erantsiko du erakundeak, azken hau prestakuntza jasotzen duen irakaslegoaren eskura jarriko duelarik.
(1) Puntu hau eta hurrengoak "aurreikusiak" eta "aldatuak" bezala agertu beharko lirateke ikastaroen fitxan.
III. ERANSKINA (atzealdea)
Hizlarien proposamena, ekintzaren zuzendaria adieraziz.
Zuzendaria (ekintzaren arduradun zuzena:
	NAN	1. ABIZENA	2. ABIZENA	IZENA	Egoitza (1)	Jatorria (1)	Egoera (3)	Orduak
	
								
Hizlari nagusiak (zuzendaria izan ezik):
	NAN	1. ABIZENA	2. ABIZENA	IZENA	Egoitza (1)	Jatorria (1)	Egoera (3)	Orduak
	
								
								
								
(1)	Egoitza: erakundearen beraren langileak direnean ENT adieraziko da eta langilea autonomoa edo beste erakunde batekoa denean EZ ENT. 	
(2)	Jatorria: hizlariaren ohizko lantokia da. Euskal Autonomia Erkidegoan dagoenean EAE adieraziko da, osterantzean EZ EAE 	
(3)	Egoera: dagozkion letra eta zenbakia adieraziko dira: A1: unibertsitateaz kanpoko irakasleak, sare publikoa; A2: unibertsitateko irakasleak, sare publikoa; A3: bestelakoak, herri-administrazioa; B1: unibertsitateaz kanpoko irakasleak, sare pribatua; B2: unibertsitateko irakasleak, sare pribatua; B3: bestelakoak, enpresa pribatua edo autonomoak. 	
(4)	Hizlari bakoitzaren esperientzia prestatzaileen prestakuntzan jarri. Irakatsitako ikastaroak (orduak, gaiak), eta talde hartzaileak 	
IV. ERANSKINA
BAREMOA
– Lankidetza proiektuaren balorazio globala 3 puntura arte
– Egitura, edukia eta metodologia 2 puntura arte
– Pertsonen, materialen eta antolaketaren aldetik dauden bermeak 3 puntura arte
– Eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa 2 puntura arte
RSS