
60. zk., 2004ko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1670
AGINDUA, 2004ko martxoaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten Ikastetxeek prestakuntza-proiektuak egin ditzaten deialdia egiteko Aginduaren egokitzapena, 2004 ekitaldira egiten duena.
Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak Euskadiko aurrekontu-erregimenaren arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartu zuen, eta dekretu horren IX. Tituluan ezarritakoaz bat, abenduaren 23ko 317/2003 dekretua eman zen, hain zuzen ere Euskadiko aurrekontu orokorren kontura emandako diru-laguntzak arautzen zituzten xedapen batzuek indarrean jarrai zezaten. Luzapen horri esker, gobernuak eta sail eta autonomiadun erakundeek 2004. urterako laguntzen epeak eta baldintzak egokitzeko aukera izango dute.
2003. urteko ekitaldian, 2003ko martxoaren 17ko Agindua eman zen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, eta agindu horren bidez Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxeek prestakuntza-proiektuak egin ditzaten diru-laguntzetarako deia egin zitzaien; agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2003ko apirilaren 8an, 70. zenbakian, eta gorago adierazitakoagatik, beharrezko egokitzapenak egin behar dira epe eta baldintzetan, agindu hori 2004. urtean ezarri ahal izateko.
Hori horrela izanik, ondorengoa
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.
2003ko martxoaren 17ko Aginduaren bidez bideratutako deialdiko laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkeztu nahi badira, epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Agindu hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena da, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxeek, 2004-2005 ikasturterako, prestakuntza-proiektuak egin ditzaten dei egiten diena.
2. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.
1.– Agiri originalak eta kopia bi, edo originalak eta datu horiexek Sailak emandako informatika-aplikazioan aurkeztu beharko dira Hezkuntza Saileko ordezkaritzetan, edo, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako bulegoetan.
2.– Ikastetxe publikoei dagokienez, zuzendariak izango du espedientea hasteko ardura; eta ikastetxe pribatuei dagokienez, legezko ordezkariak. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
– Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariari zuzendutako eskabidea, ikastetxeko zuzendariak edo legezko ordezkariak izenpetuta eta zigilatuta (I. Eranskina).
– 2004-2005 ikasturtean egingo den prestakuntza-proiektuaren deskribapena; oinarrizko argibideak jarriko dira bakarrik, jarraibideetan azalduta dagoen moduan (II. Eranskina).
– Prestakuntza-proiektuaren laburpen-fitxa(k) (III. Eranskina).
– Klaustroaren akta; idatziz jasoko da prestakuntza-proiektua eta bere jarduerak ezagutzen dituela, eta, halaber, proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartzen duela (IV. Eranskina).
– Ordezkaritza Organo Gorenaren akta; idatziz jasoko da eskabidearekin bat datorrela, aurkeztutako proiektua ezagutzen eta onartzen duela, eta, orobat, hitz ematen duela proiektua egiteko behar diren neurriak hartuko dituela eta Ikastetxearen Urteko Plangintzan sartuko duela, onartzen badute (V. Eranskina).
– Ikastetxeko zuzendariaren edo legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena, xede bereko beste deialdietan izena emango ez duela hitz emateko (VI. Eranskina).
– Itunpeko ikastetxeek zerga-betebeharrak betetzearen ziurtagiria aurkeztuko dute, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 1997ko martxoaren 21eko Aginduan ezarrita dagoen legez (apirilaren 21eko EHAA). Titularra pertsona juridikoa bada, eskatzaileak dirulaguntza hau eskatzeko ahalorde nahikoa duela egiaztatu beharko du.
3. artikulua.– Data eta epeen egokitzapena.
2003ko martxoaren 17ko Aginduan, 2003 urteari erreferentzia egiten duten epeak eta datak, automatikoki 2004ra aldatuko dira eta era berean, 2004 urteari erreferentzia egiten dutenak, 2005era. Aipaturiko Aginduan, 2003-2004 ikasturteko erreferentziak, automatikoki, 2004-2005 ikasturtera aldatuko dira.
4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
Agindu honetan zehazten diren laguntzetarako, 2004-2005 ikasturtean zehar, 450.000 euro erabiliko dira, EAEko aurrekontu orokorretan horretarako zehaztutako partidan. Kopuru hau aldatzeko eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartu beharko da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste laguntza programak martxan jarri izateagatik sortu diren aurrekontu erabilgarritasun ez agortuen arabera, eta hauen ebazpena baino lehen. Informazio hau Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen Ebazpenaren bitartez ezagutaraziko da.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Jende guztiak jakin dezan eta interesatuek eskura izan dezaten, agindu honekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa I-VI eranskinetan argitaratzen da. Era berean, VII eranskin gisa, aurkeztutako proiektuak teknikoki baloratzeko erabiliko diren baremoak jasotzen dira.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honek administrazio bidea amaitzen du, eta beronen aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabete igaro baino lehen; beste aukera, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea izango da; azken hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan aurkeztu beharko da, EHAAen argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabete igaro baino lehen.
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita izango du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 9a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua
ANJELES IZTUETA AZKUE.
I. ERANSKINA (Aurrealdea)
IKASTETXEETAN EGITEKO PRESTAKUNTZA PROIEKTUAK
IKASTETXEAREN KODEA nnnnn
Jn./And. 	
NAN zk.: ............................ Titular/zuzendari gisa ardurapean duen ikastetxea .......................................
...........................................´n kokatua
Posta-barrutia ................. Telefonoa
e-mail ....................................
ADIERAZTEN DU:
Lanbide Heziketako heziketa zikloak irakasteko baimena duten ikastetxeentzako Prestakuntza-proiekturako deialdiaren baldintzak dakizkit.
Ondoko proiektua aurkezten dut
Prestakuntza Proiektua
Prestakuntza-proiektuaren jarduerak lotzen zaizkio:
	n Ikastetxe honi
	n Hainbat ikastetxeri (Hala izatekotan, atzealdea bete)
Deialdi honetako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar diren agiriak aurkezten ditut, alegia, jatorrizko agiriak eta kopia bi/informatikako aplikazioa (ezabatu biotatik egoki ez dena).
	n Proiektuaren deskribapena (II. eranskina)
	n Proiektuaren laburpen-fitxa (III. eranskina)
	n Klaustroaren akta (IV. eranskina)
	n Ordezkaritza Organo Gorenaren Akta (V. eranskina)
	n Zuzendariaren Zinpeko Aitorpena (VI eranskina)
	n Bestelakoak
ESKATZEN DU:
Ikastetxeak aurkeztutako Prestakuntza-proiektuari onespena ematea.
....................n, 2004ko ..............ren ......an
(sinadura eta zigilua)
ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARI JAUNA
I. ERANSKINA (Atzealdea)
IKASTETXEEN ARTEKO PRESTAKUNTZA PROIEKTUAK
Ikastetxea/k ________________________________________		 Ikastetxearen kodea 	nnnnnn
__________________________________________________			 nnnnnn
__________________________________________________			 nnnnnn
IRAKASLE KOPURUA: 1. Ikastetxea: ____ 2. Ikastetxea: ____ 3. Ikastetxea: ____
Jn./And.: 	
NAN zk.: 	 titular/ zuzendari gisa ardurapean duen ikastetxea:......................
.................................... herria eta lurraldean kokatua
kalea/plaza: 	
P.K.: ........................ Tfnoa.:
E-mail: .........................................
Jn./And.: 	
NAN zk.: 	 titular/ zuzendari gisa ardurapean duen ikastetxea:......................
.................................... herria eta lurraldean kokatua
kalea/plaza: 	
P.K.: ........................ Tfnoa.:
E-mail: .........................................
Jn./And.: 	
NAN zk.: 	 titular/ zuzendari gisa ardurapean duen ikastetxea:......................
.................................... herria eta lurraldean kokatua
kalea/plaza: 	
P.K.: ........................ Tfnoa.:
E-mail: .........................................
ADIERAZTEN DUTE:
Ikastetxeko prestakuntza-proiekturako deialdiaren baldintzak dakizkitela eta onartzen dituztela, eta, halaber, ondokoa izendatzen dute ordezkari, ikastetxeen arteko prestakuntza-proiektuaren eskabidea egiteko:
	 Jn./And.
Titular/zuzendari gisa ardurapean duen ikastetxea:	.
	Sinadura eta zigilua	Sinadura eta zigilua	Sinadura eta zigilua
ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARI JAUNA
II. ERANSKINA
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
1.– Justifikazioa eta helburuak
2.– Prestakuntza-jarduerak, hurrengoak adieraziz: jarduera hauen edukiak, iraupena, prestakuntza irakasteko pertsona edo erakunde arduraduna, zerikusia duten heziketa ziklo edo moduluak, hauetako bakoitzari dagokion irakaslegoa, irakasten edo irakatsiko duten heziketa ziklo edo modulua adieraziz eta, ikastetxeen arteko proiektu bat bada, zein ikastetxekoak diren.
3.– Denboralizazioa
4.– Baliabideak
5.– Balioeste-prozesua
6.– Proiektua osatzen duen prestakuntza-jarduera bakoitzerako aurrekontu banakatua, hurrengo atalekin:
	– Behar diren materialak
	– Langile gastuak
	– Joan-etorriak
	– Bestelakoak
III. ERANSKINA (Aurrealdea)
LABURPEN FITXA (Datu orokorrak)
(Proiektua osatzen duten prestakuntza-jarduera bakoitzeko fitxa bat beteko da)
Prestakuntza-jardueraren izena	
Hurrengo eremu/esparruekin erlazionatuta: 	
Lanbide arloa: 	
Heziketa Zikloa: 	
Modulua: 	
Modulua: 	
Modulua: 	
Modulua: 	
Parte hartzen duten irakasle kopurua: 	
	Izen-abizenak	BBEH	Irakasten duen/dituen moduluak	Ikastetxea	
		/BBET	
				
				
				
		
		
(BBEH) Behin-behinekoa
(BBET) Behin-betikoa
Aurrekontua:
	Materialak:	
	Langile gastuak:	
	Joan-etorriak:	
	Bestelakoak:	
	Guztira Jardueera:	
III. ERANSKINA (Atzealdea)
LABURPEN FITXA (Datu zehatzak)
PRESTAKUNTZA-PROIEKTUA
Koordinatzaileak 	
	
	
	
	
Prestakuntza-jarduerak, lehentasunaren arabera, eta euren ezaugarriak:
	 Ordena	Arloa	Jardueraren izena	Irak.kop.	Orduak	Lib. (1)	B/K	Aurrekontua	Pertsona/Erakunde
									aholkularia
								Mat.	P/Era.	J/E	 Bestea	Guzt		
													
													
													
													
(1) Guztizko Irakasle-aste kopurua adieraziko da
IV. ERANSKINA
KLAUSTROAREN AKTA
irakasleen klaustroak bilkura berezia egin du gaur, 2004ko
funtzionamendurako bete behar diren legezko baldintzak betez, eta Lanbide Heziketako heziketa zikloak irakasteko baimena duten ikastetxeentzako prestakuntza-proiektuen deialdiaren legezko baldintzen arabera (2004ko ..................aren .............(e)ko Aginduan ezarritakoak): irakasle guztiek aurkeztutako proiektuaren eta proiektua osatzen duten jardueren berri dutela. Orobat, irakasle guztiek bere gain hartzen dutela proiektu horrek ekar ditzakeen ondorioak, hala irakasle bakoitzari partehartzaile izateagatik dagozkionak, nola ikastetxearen barne-antolaketari dagozkionak
...........................n, 2004ko
KLAUSTROKO ZUZENDARIA
(sinadura eta zigilua)
Oharra: Ikastetxeen arteko proiektuak aurkezten badira, ikastetxe bakoitzak bere akta erantsi beharko du.
V. ERANSKINA
ORDEZKARITZA ORGANO GORENAREN AKTA
Organo Gorenak bilkura berezia egin du gaur, 2004ko...................aren
	;
irakasleen ordezkaritzan: 		
	;
ikasleen ordezkaritzan: 	
	;
irakasle ez diren langileen ordezkaritzan: 	
	;
eta zuzendari gisa: 	
Horrenbestez, Organo honek, prestakuntza-proiekturako deialdien baldintzak betetzen dituenak (2004ko ..........................aren
proiektua egiteko, eta urteko plangintzan sartuko duela (onartua izango balitz). Orobat, ondokoak izendatzen ditu koordinatzaile:
......................(e)n, 2004ko ...........aren
ORDEZKARITZA ORGANO GORENEKO ZUZENDARIA
(sinadura eta zigilua)
VI. ERANSKINA
ZINPEKO AITORPENA
	 jaunak/andreak
	ikastetxearen titular/zuzendari naizen aldetik,
ZINPEAN AITORTZEN DUT: ikastetxea ez dagoela sartuta xedetzat ....
........................................... Prestakuntza-proiektuak biltzen dituen prestakuntza-ekintzak ordaintzea daukaten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste deialdietan.
........................(e)n, 2004ko ............aren
Zuzendaria/titularra
(Izena eta sinadura)
VII. ERANSKINA
PRESTAKUNTZA PROIEKTUEN BALIOESTE TEKNIKOA EGITEKO BAREMOA
a) Proiektuaren barne-koherentzia eta zehaztapena: 4 puntu gehienez
b) Proiektuaren bideragarritasuna prestakuntzaren eskaintzaren eta irakaslegoak ikastetxean duen egoera administratiboaren ikuspegitik: 4 puntu gehienez
c) Prestakuntza-ekintzak beste prestakuntza biderik ez duten heziketa zikloetan: 4 puntu gehienez
d) Eskatutako aurrekontuaren bideragarritasuna: 3 puntu gehienez
e) Ikastetxeak prestakuntzaren eremuan izan duen ibilbidea: 2 puntu gehienez
RSS