Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2004ko martxoaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
1669

EBAZPENA, 2004ko martxoaren 24koa, Giza Baliabideen zuzendariarena; beraren bidez luzatu egin da 2003ko ekainaren 18ko Ebazpenaren bitartez onetsi zen 40426 kodedun lanpostuak hornitzeko deialdia ebazteko epea eta iragarri egin da noiz jarriko den 2004ko martxoaren 16ko Ebazpena ertzaintzaren lantoki guztietako iragarki-oholetan. izan ere, azken Ebazpen honek, 2003ko ekainaren 18ko Ebazpenaren (EHAA, 248. zk., abenduaren 19koa) laugarren oinarrian ezartzen den balorazio batzordeko kideak izendatu ditu.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (248. zk., 2003ko abenduaren 19koa) argitaratu zen Giza Baliabideen zuzendari nagusiaren 2003ko ekainaren 18ko Ebazpena, Ertzaintzako karrerako funtzionario diren langileentzat gordetako 40426 kodedun lanpostua hornitzeko deialdia onetsi eta jendaurrean erakusten duena. Bada, aipatu deialdiko seigarren oinarriak deialdia ebazteko lau hileko epea ezartzen du, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Nolanahi ere, epe hori luzatu ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 49. artikuluan xedatutakoa oinarritzat hartuta.

Prozesu hori ezin denez deialdiak ezarritako epearen barruan burutu, epea luzatu egin behar da.

Bestalde, 2003ko ekainaren 18ko Ebazpeneko (EHAA, 248. zk., abenduaren 19koa) laugarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehena.– Bi hilabetez luzatuko da (2004ko uztailaren 9raino) Ertzaintzako karrerako funtzionario diren langileentzat gordetako 40426 kodedun lanpostua hornitzeko deialdia ebazteko epea. Epe hori 2003ko ekainaren 18ko Ebazpenaren bidez onetsi eta jendaurrean jarri da.

Bigarrena.– Jakinarazi egingo da 2004ko martxoaren 24an erakutsiko dela Ertzaintzako lantoki guztietako iragarki-oholetan Giza Baliabideen zuzendariaren 2004ko martxoaren 16ko Ebazpena, 2003ko ekainaren 18ko Ebazpeneko laugarren oinarrian ezartzen den Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratuko da. Dena den, ez du administrazio bidea agortzen eta bere aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Segurtasun sailburuordeari ebazpena argitaratu eta biharamuneko hilabeteko epearen barruan; betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 107. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez (azaroaren 26ko 4/1999 Legeak emandako idazketa berria aintzat hartuta).

Erandio, 2004ko martxoaren 24a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala