Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2004ko martxoaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1666

142/2004 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hutsik dauden destinoak esleituko dira, eta pertsonal estatutarioa izendatuko da, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofizial/jostunen kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 345/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofizial/jostunen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori uztailaren 5eko EHAAn, 127 zenbakian, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 21eko 700/2003 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofizial/jostunen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen.

Izangaien behin betiko zerrendaren aurka gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea igarota, eta errekurtso horiek ebatzita, aipatutako deialdiaren 5.8 oinarrian ezarritakoari jarraituz, esleitu beharreko destinoak esleituko dira, eta dagozkien izendapenak egingo dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez; ondoren Euskal Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehena.– Teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofizial/jostunen kategorian, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan hutsik dauden destinoak betetzeko esleipenak egitea, eta pertsonal estatutarioaren egoerara helduko diren langileen izendapenak egitea, ebazpen honekin batera doan eranskinean ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute, bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko; epe hori esleipen-ebazpena Euskal Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen.

Destinoa jabetzan hartzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, bere egoitza zentralean, eta txanda irekiaren bidez destinoren bat hartu behar dutenek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:

– Zinpeko aitorpena edo hitzematea, hau jakinarazteko: ez dutela diziplinako espediente baten bidez inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik bereizi, eta ez dagoela inhabilitatuta zeregin publikoetan jarduteko.

– Mediku-azterketa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betzeteko gaikuntza psikofisikoa baduela egiaztatzeko.

Horretarako, idatzizko jakinarazpena bidaliko zaie esleipendunei eskabidean agertzen den helbidera, eta hor adieraziko zaie zein zentrotan egin behar duten mediku-azterketa.

Minisbaliatu-egoera aitortuta duten esleipendunek, berriz, mediku-azterketa horretan egiaztatu behar dute esleitu zaien destinoko lanpostua betetzeko behar besteko gaitasuna badutela; horrez gain, hala dagokionean, txosten berean adierazi beharko da lanpostuan zein moldaketa egin behar den minusbaliatuaren lanari egokitzeko.

Esleipendunak, gorago ezarritako epean, adierazitako dokumentazioa dakartela aurkezten ez badira, edo, dokumentazioa aztertuta, 3.2 oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dagoela ikusten bada, ezin izango dira langile estatutario gisa esleitu zaien lanpostuaren jabe egin, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, hasierako eskaera faltsutzegatik izan dezaketen erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira aurkeztu ezean dagokion epearen barruan, edo, hala badagokio, emandako luzapenean, hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak galduko dituztela.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzeko ekitaldia bete duten esleipendunak, egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuetan esleipendunetako bakoitzari dagokion erakundean.

Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 26a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.

ERANSKINA / ANEXO
OFIZIALA-JOSKINTZA / OFICIAL-COSTURA
BARNE SUSTAPENEKO TXANDA / TURNO PROMOCION INTERNA

NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA

	

15.927.366	DORRONSORO YURRAMENDI, MARIA TERESA	 DONOSTIA OSPITALEA

		HOSPITAL DONOSTIA

15.930.360	GARCIA ROSO, MARIA PILAR VICTORIA	 DONOSTIA OSPITALEA

		HOSPITAL DONOSTIA

TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA

		

15.949.625	PEREZ GALLEGO, MARIA DOLORES	DONOSTIA OSPITALEA

		HOSPITAL DONOSTIA

15.909.257	GARCIA LARRAÑAGA, MARIA DE LOS ANGELES	 BIDASOAKO OSPITALEA

		HOSPITAL BIDASOA

14.871.104	BAYON ESTEBANEZ, PILAR	DONOSTIA OSPITALEA

		HOSPITAL DONOSTIA

12.671.759	NUÑEZ REDONDO, CARMEN	DONOSTIA OSPITALEA

		HOSPITAL DONOSTIA


Azterketa dokumentala