Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2004ko martxoaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
1665

EBAZPENA, 2004ko martxoaren 11koa, Segurtasun sailburuordearena, zenbait lagun Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeko dena.

Aztertu egin da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak 2004ko martxoaren 5ean eman duen Ebazpena. Ebazpen horren bidez, prestakuntza-ikastaroa eta ondoko praktikaldia gainditu duten ikasleen zerrenda argitaratu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean. Prestakuntza-ikastaroa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren zuzendariak deitu zuen 2001eko martxoaren 15eko ebazpenaren bidez, Ebazpen horren II. eranskinarekin bat etorriz.

Beraz, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri dituen 358/1999 Dekretuaren 13. artikuluan Segurtasun sailburuordeari aintzatesten zaizkion eskumenak direla bide, ondoko hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2004ko martxoaren 5eko Ebazpenaren II eranskinean agertzen diren pertsonak Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzea, Oinarrizko Eskalako "Agente" kategoriarekin hain zuzen. Izendapen horrek 2004ko martxoaren 6ko ondorioak izango ditu, beti ere deialdiaren oinarriak betetzen baditu.

Bigarrena.– 1.– Funtzionario izendatutako Ertzaintzako kideak 10 eguneko epearen barruan jabetu beharko dira karguez, ebazpen hau EHAAn argitaratzen de egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

2.– Arauzko baimen edo lizentzia bat dutenei edo hasiko dutenei dagokienez, lizentziak edo baimenak amaitzen direnetik hara zenbatuko da karguaz jabetzeko epea.

3.– Hala egiten ez badute, euren jarduketek ondoriorik gabe geldituko dira eta aipatu kategoriara sartzeko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Hirugarrena.– Izendatu diren Ertzaintzako kideak Ertzaintzako "praktiketako agente" gisa zerbitzuak egin dituzten unitate egokiei atxikiko dira behin-behinean.

Laugarrena.– Argitara bedi ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bosgarrena.– Ebazpen honetan ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesatuek haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Herrizaingo sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatu beharreko hilabeteko epearen barruan, hala ezarririk baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 11.

Segurtasun sailburuordea,

MIKEL LEGARDA URIARTE.


Azterketa dokumentala