Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2004ko martxoaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Kultura Saila
1663

AGINDUA, 2004ko otsailaren 27koa, Kultura sailburuarena, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABE) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legeko 180. artikuluak ematen dizkidan ahalmenen indarrez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ezarritako prezio publikoen bidez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 21eko 161/1998 Dekretuaren arabera eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak espediente horren aldeko irizpena eman duela kontuan hartuta, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– HABE erakunde autonomiadunak eskainitako zerbitzuengatiko eta berak egindako ondasun eta jarduerengatiko salneurri publikoen zenbatekoa ezartzea.

2. artikulua.– Aldizkako argitalpenen salmenta, paperean zein euskarri elektronikoan.

2.1.– HABE erakunde autonomiadunaren aldizkako argitalpenen urteko harpidetzen salneurriak, %4 BEZ barne, honako hauek dira:

ARGITALPENA	2004 urteko harpidetzaren salneurria

HABE aldizkaria (11 ale)	22,80 euro

Harpidetza arrunta

HABE aldizkaria (11 ale)	11,40 euro

Euskaltegi nahiz erakunde publikoen bidez ikasle-taldeei eginiko harpidetza-eskaintza

HIZPIDE aldizkaria (3 ale)	11,78 euro

ITZULPEN SAILA (ale bat)	7,57 euro

2.2.– HABE erakunde autonomiadunaren aldizkako argitalpenen ale solteen salneurriak, %4 BEZ barne, honako hauek dira:

ARGITALPENA	Ale soltearen salneurria

HABE aldizkaria 	2,63 euro

HIZPIDE aldizkaria 	5,09 euro

3. artikulua.– Mintegi, kongresu, jardunaldi eta ikastaroetako matrikulak.

3.1.– HABEk euskara-irakasleentzako antolatzen dituen aurrez aurreko saioak zein modulu telematiko bidezko prestakuntza-jarduerei dagokien matrikularen zenbatekoa iraupenaren arabera ezarriko da.

5 ordu bitarteko ikastaroak	13,40 euro/matrikula

6-10 ordu bitarteko ikastaroak	26,80 euro/matrikula

11-20 ordu bitarteko ikastaroak	33,50 euro/matrikula

21-30 ordu bitarteko ikastaroak	53,60 euro/matrikula

31-40 ordu bitarteko ikastaroak	67,00 euro/matrikula

41-50 ordu bitarteko ikastaroak	80,40 euro/matrikula

51-70 ordu bitarteko ikastaroak	107,20 euro/matrikula

71-100 ordu bitarteko ikastaroak	160,80 euro/matrikula

101-150 ordu bitarteko ikastaroak	214,40 euro/matrikula

151-250 ordu bitarteko ikastaroak	321,60 euro/matrikula

251 ordu baino gehiagoko ikastaroak	428,80 euro/matrikula

3.2.– Salneurri hori %25ean igo daiteke jardueren izaeragatik (gaia, erabiliko den hizkuntza, dokumentazioa, etab.) irakasle edo baliabide bereziak (ordenagailuak, bideo-kanoiak, aldi bereko itzulpena, etab.) baliatu behar badira.

3.3.– Beste erakunde batzuekin elkarlanean antolatutako prestakuntza-jarduera zein ikastaroetan, matrikulak erakunde bakoitzak bere gain hartzen dituen gastuen arabera eta lehen azaldu diren salneurri publikoen proportzioan ezarriko dira.

3.4.– Beste erakundeek antolatutako prestakuntza-jarduera zein ikastaroetan HABEren zerbitzuak jaso nahi badira, 62,13 euro/orduko ordainduko da zerbitzu horiengatik.

4. artikulua.– Material didaktikoen salmenta.

4.1.– Hona hemen HABE erakunde autonomiadunak paperean argitaratu dituen material didaktiko berrien salneurriak, %4 BEZ barne:

ARGITALPENA	 SALNEURRIA

Itzulpen Saila 46. Testu bidezko Suyllabus diseinua	8,91 euro

AISA langaiak. Ikaslearen liburua 1	10,00 euro

AISA langaiak. Ikaslearen liburua 2	10,00 euro

AISA langaiak. Hiztegia	15,00 euro

4.2.– HABE erakunde autonomiadunak ikusentzunezko euskarrian edo elektronikoan argitaratutako material didaktikoen salneurriak, %16 BEZ barne, honakoak izango dira:

ARGITALPENA	SALNEURRIA

AISA langaiak. Bideo-zinta	9,02 euro

5. artikulua.– Euskara irakasteko zerbitzuak.

Hizkuntza-trebakuntzarako ikastaroak eman, koordinatu eta jarraipena egiteagatik honako hauek izango dira salneurri publikoak:

A) Taldeak administrazio publikoetako langileenak direnean

1.–Euskaltegi publikoak bere geletan emandako ikastaroak: 64, 67 euro/taldeko/orduko

2.– Euskaltegi publikoak administrazioaren lokaletan emandako ikastaroak: 61,53 euro /taldeko/orduko

3.– Euskaltegi pribatuak bere geletan emandako ikastaroak: 40,20 euro/taldeko/orduko

4.– Euskaltegi pribatuak administrazioaren lokaletan emandako ikastaroak: 36,91 euro/taldeko/orduko

B) Barnetegiak (HAEEri egindako zerbitzuak)

1.– Ikasturtean zehar, barnetegian egiten diren astebeteko egonaldiei dagozkien prestakuntza-gastuak: 1.432,20 euro/taldeko/asteko

2.– Administrazio publikoarenak ez diren euskaltegietan egiten diren egonaldi eta ostatuei dagozkien gastuak: 8,44 euro/eguneko/mantenu erdia

21,09 euro/eguneko/mantenu osoa

3.– Barnetegian egindako prestakuntza-ikastaro, egonaldi eta ostatuei dagozkien gastuak: 405,91 euro/taldeko/eguneko

C) Administrazio publikoetako langileen taldeetan sartzen ez diren ikasleak

1.– Ikastaroak euskaltegi publikoetan:

. 5.000 biztanletik beherako herriak:

7,26 euro/ikasleko/orduko

. 5.000 eta 10.000 biztanle bitarteko herriak:

6,95 euro/ikasleko/orduko

. 10.001 eta 25.000 biztanle bitarteko herriak:

5,96 euro/ikasleko/orduko

. 25.000 biztanletik goragoko herriak:

5,47 euro/ikasleko/orduko

2.– Ikastaroak euskaltegi pribatuetan:

. 5.000 biztanletik beherako herriak:

4,51 euro/ikasleko/orduko

. 5.000 eta 10.000 biztanle bitarteko herriak:

4,31 euro/ikasleko/orduko

. 10.001 eta 25.000 biztanle bitarteko herriak:

3,70 euro/ikasleko/orduko

. 25.000 biztanletik goragoko herriak:

3,42 euro/ikaslko/orduko

D) Barnetegietan egiten diren ikastaroetako matrikulak

. 2 edo 3 asteko (eta 90 orduko) ikastaroak:

714,73 euro/ikastaroko

. 4 asteko edo hilabeteko (eta 120 orduko) ikastaroak:

964,88 euro/ikastaroko

E) Hizkuntza-trebakuntzarako ikastaroen koordinazio eta jarraipenei dagozkion gastuak:

. Talde bereziak: 4,22 euro/taldeko/orduko

. Ikasle solteak bestelako taldetan: 0,38 euro/ikasleko/orduko

F) Ikasleen ikasjardunari buruzko banakako txostenak.

Tarifak: Euskaltegi publikoa: 59,16 euro/txosteneko

Euskaltegi homologatua: 35,49 euro/txosteneko

G) Eguneko/orduko bertaratzeari buruzko datuak.

Tarifa: 1,49 euro/ikasleko hilean

H) Autoikaskuntza-sistemak

1.– Hizkuntza-prestakuntza lanpostuan bertan:

. Autoikaskuntza-sistemaren urteko lizentzia. Haren barruan izango dira: softwarea instalatzea eta eguneratzea, zerbitzu teknikoa, erabiltzeko argibideak, mailaketa-azterketak, pedagogia-jarraipena eta tutoretza/aholkularitza saioak, urtean 8 hilabetez. Lizentziaren prezioa kontratatutako lizentzia-kopuruaren araberakoa izango da:

Lizentzia-kopurua	Urteko lizentzia

1-20	850,00 euro/lizentziako

21-50	770,00 euro/lizentziako

51-100	700,00 euro/lizentziako

101-180	650,00 euro/lizentziako

181-300	630,00 euro/lizentziako

301-500	600,00 euro/lizentziako

>501	565,00 euro/lizentziako

Aipatu prezioak %15ean igoko dira tutoretza/aholkularitza saioak urte osora hedatzen direnean.

Era berean, aipatu prezioak erdira murriztuko dira baimenak 6 hilabetetik beherako indarraldia duenean.

. Mintza-saioak.

– Lantokian osatutako taldeetan: 44,73 euro/orduko/taldeko.

– Autoikaskuntza-zentroan (astean ordubete, 8 hilabete): 275 euro/ikasleko.

– Telefono bidez (banaka, 20 minutu astean, 8 hilabete): 450 euro/ikasleko.

. Zerbitzu osagarriak.

– Lizentzia finkotik mugikorrerako aldaketa (instalazio packa barne)): 103 euro/ikasleko.

– Ikasle-aldaketa (lizentzia beste ikasle bati pasatzea): 65 euro/ikasleko.

– Hileroko txostenak: 3,30 euro/txosteneko/ikasleko.

Tutoreek zentroa kokatuta dagoen herritik kanpo dagoen lantokira mugitu beharra badute, joan-etorrietako gastuen ordainketak zerbitzuen ondoriozko kalteordainei buruzko abenduaren 19ko 267/2000 Dekretuaren araberakoak izango dira.

2.– Hizkuntza-prestakuntza irakastegietan:

. Autoikaskuntza ikastaroko matrikula. Matrikulen prezioak kontratatutako matrikulen kopuruaren eta ikastaroaren iraupenaren araberakoak izango dira:

Ikasle-kopurua	Ikasturte osoa	Hiruhilabeteko	Hilabeteko

	(eurotan)	ikastaroa(eurotan)	ikastaroa(eurotan)

N.º de alumnos	Curso académico	Curso trimestral	 Curso intensivo

	completo (euros)	(euros)	mensual (euros)

1-20	1.175,00	587,50	352,50

21-50	1.100,00	550,00	330,00

51-100	1.025,00	512,50	307,50

101-180	975,00	487,50	292,50

181-300	950,00	475,00	285,00

301-500	925,00	462,50	277,50

>501	800,00	450,00	270,00

3.– Lotura-eskubideak:

. Euskaltegien erregistroan inskribatu gabeko zentroetan HABEren autoikaskuntzarako plataformara lotzeko eskubidea: 3.220,00 euro/zentroko

Prezio publiko honetatik kanpo geratzen dira sarean instalatu ahal izateko plataforman egin beharreko egokitzapen-lanak, eta baita zerbitzuaren mantenu-gastuak ere.

. Euskaltegien erregistroan inskribatu gabeko zentrotan HABEren autoikaskuntzarako plataforma erabiltzeko urteko baimena (lotura egiten den ekitaldian ez da ordaindu beharko):

1-5 postu: 515,00 euro/zentroko/urteko

6-10 postu: 772,50 euro/zentroko/urteko

11-20 postu: 1.030,00 euro/zentroko/urteko

20 postu baino gehiago: 1.287,50 euro/zentroko/urteko

Prezio publiko honetatik kanpo geratzen dira zerbitzuaren mantenu-gastuak.

6. artikulua.– Hautaketa eta hizkuntza ebaluaketako zerbitzuak.

Hona hemen Erakunde Autonomo honetako hautaketa eta hizkuntza ebaluaketako zerbitzuen prezioak:

6.1.– Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa eskubideak:

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren mailaren bat egiaztatzeko azterketetarako sarrera-zerbitzuaren prezio publikoaren zenbatekoa 12 eurokoa da deialdiko.

6.2.– Teknikarien laguntza frogak prestatzeko, aplikatzeko eta zuzentzeko: 42,85 euro/lanorduko (BEZ barne).

6.3.– Teknikarien joan-etorrietako gastuen ordainketak zerbitzuen ondoriozko kalteordainei buruzko abenduaren 19ko 267/2000 Dekretuaren araberakoak izango dira.

7. artikulua.– Ordaintzeko baldintzak.

7.1.– Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa-eskubideen kasuan, hautagaia matrikulatzen den unean, eta finantza-erakundearen bitartekaritza bidez, egingo da prezio publiko horren ordainketa.

7.2.– Agindu honek ezartzen dituen gainerako prezio publikoen kasuan, honako ordaintzeko baldintza hauek finkatzen dira:

. Ordaintzeko modua.

a) Erabilera legaleko moneta.

b) Finantza-etxeren bateko txekea.

c) Finantza-etxeren baten bidezko transferentzia.

d) Interesdunaren kontu korrontean zordundu ahalko da, baina 2.1. artikuluan aurreikusitako harpidetzetan soilik.

. Epeak eta ordaintzeko lekua.

Eskura ordaindu ahal izango da HABEren egoitzan (Vitoria-Gasteiz, 3-6.a – Donostia). Dagokion fakturako datatik aurrera hilabeteko epea izango du interesdunak ordaintzeko, 7.1. artikuluan zehaztutako b), c) eta d) idatz-zatietan adierazitako bideren bat erabiltzen denean.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azal dadineko egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 27a.

Kultura Sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala