Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2004ko martxoaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra
1660

IRAGARKIA, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorraren Estatutuen aldaketari emandako behin betiko onarpenari buruzkoa.

Jendeaurrean egoteko epea bukatu ondoren, eta alegaziorik ez direla aurkeztu kontutan hartuta, Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorraren Osoko Bilkurak 2004ko otsailaren 11n egindako bileran Entitate honetako Estatutoaren aldaketari, behin betiko onarpena eman zion. Hasierako onarpena 2003ko urtarrilaren 23an eman zion. Aldaketaren testua hau da:

"10. artikulua, 3. paragrafoa:

Partzuergoko Osoko Bilkuraren aurrean karguaz jabetzea urtero ekaina edo uztaileko hilabetean egiten den bileran egin beharko da (hilabete hauetan, Udal hauteskundeak ospatu ondoren, udal berrien osaketa egiten delako), edo aldaketara eraman duen arrazoiaren hurrengo Osoko Bilkuran.Hau hilabeteko epe barruan egin beharko da."

Segura, 2004ko otsailaren 27a.

LEHENDAKARIAK.


Azterketa dokumentala