Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2004ko martxoaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
1659

IRAGARKIA, Bergaran (Gipuzkoa) den Eduegi baserria, Monumentu izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzen duen urtarrilaren 27ko 16/2004 Dekretua interesdunei jakinarazteko dena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.artikuluaren arabera, interesdunei 16/2004 Dekretuaren jakinarazpena egiten saiatu ondoren, ezinezkoa gertatu da berau burutzea; ondorioz, goian aipatu den Legearen 59.4.artikuluan xedatuaren arabera iragarki hau argitaratzen da

EBATZI DUT:

Ondoko zerrenda honetan agertzen diren interesdunei urtarrilaren 27ko 16/2004 Dekretuaren berri ematea. Dekretuak Bergaran (Gipuzkoa) den Eduegi baserria, Monumentu izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratu du.

Interesdunen zerrenda:

– Jesús M.ª Larrañaga Garitano (Bilbao)

– Jesús García Fernández (Bergara)

Iragarki hau Euskal Herriko Arduralaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetatik kontatzen hasita hilabeteko epean interesdunek nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Gobernu Kontseiluari, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari, aipatu den Dekretua azkenez argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 4a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

ARANTZA ARZAMENDI SESE.


Azterketa dokumentala