Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2004ko martxoaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1656

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako zigor-espediente hauetan Herritarren Segurtasunerako zuzendariak emandako Ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoaz ohartarazten dira:

1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango diozu Segurtasun sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Halaber, espedientea ikusteko aukera duzu; Segurtasun Sailburuordearen Kabinetean dago, Erandioko Larrauri Mendotxe bidea, 18an.

2.– Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino luzeagoa bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten.

(212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduari buruzkoa -44.3, 44.1 eta 44.4. artikuluak)

3.– Isuna hurrengo zerrendako edozein banku kontutan ordaindu ahal da. Interesatuaren izen-abizenak eta espedientearen zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Orokorra

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK

Kontu zk. 2095-0631-55-21-31000143

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa-KUTXA

Kontu zk.: 2101-0760-69-0002788214

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-VITAL Kutxa.

Kontu zk.: 2097-0178-92-0015172561

4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, behartze-bidez ordainaraziko da interesatuaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.– Halaber, 25.1 artikuluaren aurkako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2. artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko EBO, 173 zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten dizut ezen ezarri dizuten zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentro edo zerbitzu batean ez-ohitze tratamendua hasi edo hasteko asmoa baldin baduzu eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badituzu. Horretarako zure asmoa adierazi beharko diozu Administrazio honi hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaizun egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Iurreta, 2004ko otsailaren 13a.

Herritarren Segurtasunerako zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.

IZEN-ABIZENAK	ESP. ZK.	LEGE-	EBAZPEN	ZIGORRA	HAUTSITAKO

		HAUSTE	EGUNA		ARAUA

		EGUNA	

APELLIDOS Y NOMBRE	N.º EXP	FECHA 	FECHA 	SANCIÓN	ART

		 INFRAC.	RESOL.		INFRING.

OCAÑA SAEZ, BENITO	405X0300940-31	15-11-02	14-11-03	 301eur./RET.	25.1	

AHEMADE, BAHATE	405X0301230-5	05-02-03	28-11-03	301eur./RET.	 23 a)	

GARCIA ZORRILLA, JOSE FELIX	405X0301439-7	25-06-03	23-01-04	 301eur./RET.	25.1	

SISNIEGA GARCIA, ANA ROSA	405X0301262-5	14-09-02	28-11-03	 301eur.	23 c)	

MARTIN RODRIGUEZ, 	405X0301283-2	13-05-03	02-01-04	 301eur./RET.	23 a)	

FERNANDO ANTONIO

SANCHEZ OCHOA, SABINO	405X0301359-3	30-11-02	23-01-04	 600eur./RET.	23 a)	

ESPINO ELLACURIA, IGNACIO	405X0301389-81	30-06-03	02-01-04	 RETIRADA	25.1	

DOS SANTOS, JOAO MANUEL	405X0200331-7	23-08-01	14-11-03	 301eur./RET.	23 a)	

RET.: Atzemandako sustantzia edota arma kentzea/ Retirada del arma o sustancia incautada.


Azterketa dokumentala