Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2004ko martxoaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
1647

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 12koa, Ingurumen sailburuordearena, Canteras Olaspe, S.L. enpresak Markina-Xemeingo udalerrian Negro Markina harrobia (kontzesio-zk 12690) ustiatzeko proiektuak ingurumenaren gainean duen eraginaren deklarazioa egiteko dena.

Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera, I. eranskineko B) idatz-zatian jasotako proiektuak ingurumenaren gaineko eraginaren banan-banako ebaluazio-prozeduraren menpe daude. Prozedura horren ondorioz Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena sortuko da. Adierazpena proiektu horiek egiteko edo baimentzeko hartuko den administrazio-ebazpenaren aurretik egingo da.

Negro Markina harrobia (kontzesio-zk 12690) ustiatzeko proiektuaren Jarduera-lizentzia onartzeko jardunbidea hasi da. Jardunbidean otsailaren 27ko 3/1998 Legean, Ingumenaren gaineko Eragina Neurtzeari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuan eta xedapen hori garatzeko Arautegia onartu duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua aplika daitezke. Hortaz, honako izapide hauek gauzatu dira, besteak beste:

– Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/86 Legegintzako Errege Dekretua betearazteko Araudia onartu duen irailaren 30eko 1131/88 Errege Dekretuko 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa aurretiazko kontsulten izapidea; 2001eko azaroaren 21ean aurretiazko aurretiazko txostena egin zen.

– Espedientea jendaurrean izan zen 15 egun (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 132. zk., 2003ko uztailaren 11koa).

– Markina-Xemeingo Udalaren espedientea jaso zen (2003ko abenduaren 3a).

Aipatu proiektuaren espedientean dauden txostenak eta agiri teknikoak aztertu ondoren eta ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlana indarreko araudian ezarritakoari egokitzen zaiola aintzat hartuta, Ingurumen Sailburuordetzak, ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena emateko eskumena duen organoa izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa ezarri duen azaroaren 20ko 306/2001 Dekretuan ezarritakoaren arabera, hauxe

EBATZI DU:

1.– Canteras Olaspe, S.L. enpresak Markina-Xemeingo udalerrian 12690 zenbakiko Negro Markina marmol harrobia ustiatzeko sustatu duen proiektuak ingurumenaren gainean izango duen eraginari buruzko adierazpen hau egitea: proiektua egokia da.

2.– Proiektua gauzatzeko ondoren adieraziko diren baldintzak ezarri dira. Baldintza horiek lotesleak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorreko 47.2 artikuluan zehaztutakoaren arabera.

2.A.– Jarduera Ingurumen Sailburuordetzari proiektuak ingurumenean izango duen eragina ebaluatzeko aurkeztu zaizkion agirietan adierazitakoari lotuz egin behar da, eta ebazpen honetan bildutako zehaztapenak aintzat hartuz.

Ustiategiaren atxikipen-eremua 2003ko maiatzaren 5ean Industria eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzak espedientera erantsi zuen "12690 eta 12691 Meatze-emakidak, -Negro de Markina –Ugartechea" (Esk: 1:2000) planoan adierazitakoa izango da gehienez. Plano hori hemen dago Ingurumen Sailburuordetza honek Markina-Xemeingo udalera 2003ko ekainaren 3an bidali zuen.

2.B.– Proiektua aldatzen edo handitzen bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorreko 50. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

2.C.– Babes neurriak eta neurri zuzentzaileak.

Proiektuaren sustatzaileak ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko aurkeztutako agirietan jasotakoaren arabera burutuko dira neurri babesle eta zuzentzaileak eta ondoko ataletan zehaztutako neurriekin osatuko dira.

2.c.1.– Hautsa gutxitzeko neurriak.

Jardueran ezin dira gainditu Airearen Kalitatea Ebaluatzeari eta Kudeatzeari buruzko urriaren 18ko 1073/2002 Errege Dekretuan ezarri diren sufre dioxidoaren, nitrogeno dioxidoaren, nitrogeno oxidoen, partikulen, berunaren, bentzenoaren eta karbono monoxidoaren gehieneko kopuruak.

Horretarako, neurri zuzentzaile hauek aplikatu behar dira:

2.c.1.1.– Harrobiaren plaza eta kamioiak ibiliko diren eremuak ureztatzeko bitartekoak eduki behar dira, ahalik hautsik gutxien sortzeko. Bai plaza bai harrobiko bideak aldian-aldian artatu eta garbitu behar dira, sortzen den hautsa ahalik gutxien zabaltzeko.

2.c.1.2.– Kamioiak ustiategitik irteten direnean, ahaleginak egin behar dira, lokatza eta hautsa errepidean barna ez barreiatzeko. Horretarako, gurpilak garbitzeko gailuak jarri behar dira harrobiko irteeran.

Gurpilak garbitzeko gailuen proiektuan urak dekantatzeko sistema aurreikusi behar da; proiektua Ingurumen Sailburuordetzari bidali behar zaio, jarduera lizentzia eman aurretik onets dezan.

2.c.1.3.– Ustiategiko hautsa murrizteko sistemari ahalik etekin gehien ateratzeko, hura behar bezala erabiltzeko arautegia ezarri behar da eta harrobiko langileei nola erabili irakatsi behar zaie. Langileei gogorarazi behar zaie jarduera eta eguraldia dela beharrezkoa denean ureztatze-sistema aktibatu behar dela toki egokietan eta ohartarazi behar zaie kamioiak harrobitik irten baino lehen gurpilak garbitzeko sistema erabili behar dela.

2.c.1.4.– Hautsa ez zabaltzeko neurri zuzentzaileak gaur egun dauden ekipoei, instalazioei eta azpiegiturei ez ezik ustiapeneko fase operatibo bakoitzean erabiltzen diren ekipo mugikorrei, instalazioei eta azpiegiturei ere aplikatuko zaizkie.

2.c.2.– Urak eta lurrak babesteko neurriak.

Uren kalitateari buruzko arautegia aplikatzeaz eta arlo honetako organo eskudunak uren aprobetxamenduaz eta isurketaz ezartzen dituen baldintzak betetzeaz gainera neurri hauek aplikatu behar dira:

2.c.2.1.– aitza mozteko makinetako ura, kamioien gurpilak garbitzeko erabiltzen den ura, bideak ureztatzeko erabiltzen den ura eta ustiategi barruko euri-ura bildu egin behar da eta tratatzeko sistema batera edo batzuetara eraman behar da, zirkuitu itxian berriz erabiltzeko.

Horretarako ondokoak kontuan hartzen dituen proiektua prestatu behar da: euri-ura eta ureztatze-ura drenatzeko sarea; solidoen dekantaziorako putzuen sistema bat edo batzuk, olioa eta koipeak ezabatzeko gailuekin; ur horiek jardueran berriz erabiltzeko gaur egun erabiltzen diren instalazioetan egin beharreko aldaketak. Proiektua ur kopurura eta jardueraren beharrizanetara moldatuta behar da. Dekantazio-sistemaren kokaera eta beraren ezaugarriak solidoak eta hidrokarburoak behar bezala atxikitzeko modukoak izan behar dira. Laginak hartzeko gunea prestatu behar da.

Putzuak aldian-aldian garbitu behar dira, hain zuzen ere uneoro edukiera nahikoa izateko behar den maiztasunarekin, urak tratatzeko gaitasuna bermatzeko.

Proiektua Ingurumen Sailburuordetzari bidali behar zaio, jarduera lizentzia eman aurretik onets dezan.

2.c.2.2.– Hondakin-urak isurtzeko organo eskudunaren baimena eskuratu behar da, eta hark bertan zehaztutako baldintzak bete behar dira.

2.c.2.3.– Erregaien zama-lanak, olio aldaketak eta ibilgailuen mantentze-jarduerak nahiz tailerrean ohikoak diren jarduerak zola iragazgaitza eta isurketak jasotzeko sistema duen aldean egin behar dira, ezbeharrez isurketak eragin ditzaketen ondorioak arintzeko.

2.c.3.– Zaraten eta dardaren ondoriozko efektuak gutxitzeko neurriak.

2.c.3.1.– Leherketek 22-381-93 UNE Araua bete behar dute. Hain zuzen ere, proiektuaren atxikipen-eremuko eraikinetan erregistratzen den bibrazioa ezin da izan arau horretan ezarritako mugez gaindikoa. Aire-uhinaren presioari dagokionez, ezin da izan 128 dB(L) baino gehiago eraikinetako hurbileneko fatxadan.

2.c.3.2.– Titularrak neurriak hartu behar ditu leherketarik ez dagoenean jardueraren prozesuetako zarata-maila jarraian adieraziko diren mugei egokitzeko:

– Zaratak egunez: Etxebizitzen barruan zarata ezin da izan 40 dB (A) baino handiagoa Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 8:00 eta 22:00ak bitartean leihoak eta ateak itxita, eta gehieneko maila ezin da izan 45 dB (A) baino handiagoa.

– Zaratak gauez: Etxebizitzen barruan zarata ezin da izan 30 dB (A) baino handiagoa Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00 eta 8:00ak bitartean leihoak eta ateak itxita, eta gehieneko maila ezin da izan 35 dB (A) baino handiagoa.

– Era berean, ondoko industri eremuen barruan zarata ezin da izan 60 dB (A) baino handiagoa.

2.c.4.– Hondakinak kudeatzeko neurriak.

2.c.4.1.– Jardueran sortzen diren hondakinak Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta berariazko araudietan xedatutakoaren arabera kudeatu behar dira.

2.c.4.2.– Arriskutsuak ez izanik hondakindegira eraman behar diren hondakinak hondakinak hondakindegian utziz ezabatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuan eta hondakin geldoen eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

2.c.4.3.– Erabilitako olioei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioen kudeaketari buruzko irailaren 29ko 259/1998 Dekretua aplikatuko da. Proiektuaren titularrak sortzaile txikien erregistroan erroldatzeko eskatu beharko du, baina horrelakotzat hartzen diren hondakin kopurua gainditzen badu, hondakin arriskutsuen sortzailearen baimena eskatu beharko du.

Baimendutako kudeatzaile bati eman arte, erabilitako olioa andel estankoetan bilduko da; andelok azpila edo atxikipen-sistemaren bat eduki behar dute, elementu nagusia hautsiko balitz ere.

2.c.4.4.– Kontuan izanik eskonbrotegia kareharrizko gune oso iragazkorrean dagoela, erauzte-jardueraren ondoriozko gai esterilak baizik ezin utzi izango dira bertan, baldin eta kutsagairik ez izanik hondakin geldoen eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuko III. eranskinean (Bete-lanetan eta lurrak egokitzeko lanetan erabil daitezkeen hondakinak) bildutako hondakinekin berdinetsi ahal badira.

2.c.5.– Kultur ondarean babesteko neurriak.

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritako gainerako xedapenak gorabehera, baldin eta ustiategiko lanetan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, berehala jakinaraziko zaio Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari; gero, beharrezkoa izanez gero, berak erabakiko du zer neurri ezarri.

2.c.6.– Paisajea eta ustiapenaren eraginpeko eremua leheneratzeko neurriak.

Erauzte-jarduerek ukituriko naturguneak leheneratzeari buruzko ekainaren 20ko 115/2000 Dekretuan eta arlo honetako gainontzeko arautegian ezarritakoa betetzeaz gainera, ustiapenaren eraginpeko eremua jardueraren sustatzaileak bidalitako agirietan adierazitakoaren arabera garatu behar da. Berariaz, honako hauek hartu behar dira kontuan:

2.c.6.1.– Ustiapenak ukituriko lurrak "Integrazio ekologikoa xede duen leheneratzea" deritzon aukerari lotuta leheneratu behar dira, bertan ageri diren aurrekontu partida guztiak kontuan hartuta, Markina-Xemeingo udalak 2003ko abenduaren 3an bidalitako "Jarduera lizentziaren eskabideko memoria. Canteras Olaspe SL. 12690 zenbakiko Negro Markina harrobia. 2000ko apirila" memoriako III. liburukian eta udal horrek 2002ko urriaren 18an igorri zuen "12690 zenbakiko Negro Markina harrobia ustiatzeko jarduera lizentzia tramitatzeko agiri osagarriak. 4. agiria: Neurri zuzentzaileak eta zaintza plana. Canteras Olaspe SL. 2002ko uztaila" agirian adierazitakoaren arabera.

2.c.6.2.– Erauzketa-lanek ukituriko eremu guztiak leheneratu behar dira, are ustiapena amaitutakoan aldatzen direnak ere, nahiz eta aurkeztutako leheneratze planean agertu ez.

2.D.– Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena Zaintzeko Programa Markina-Xemeingo udalak 2002ko urriaren 18an bidalitako "12690 zenbakiko Negro Markina harrobia ustiatzeko jarduera lizentzia tramitatzeko agiri osagarriak. 4. agiria: Neurri zuzentzaileak eta zaintza plana. Canteras Olaspe SL. 2002ko uztaila" agirian proposatutakoaren arabera burutu behar da; horren osagarri, hauek ere egin behar dira:

2.d.1.– Obra-jardun onaren kontrola.

Jarduera egiten ari den bitartean jarduna ona denez kontrolatuko da. Hain zuzen ere, proiektuan ezarritako ekintzen ondorioak egiaztatuko dira, eta arreta berezia jarriko da uraren kudeaketan, hautsaren eta zarataren mailetan, hondakinen kudeaketan, ukituriko eremuan eta ebazpen honetan aipaturiko beste alderdi batzuetan.

2.d.2.– Hautsaren kontrola.

Sei hilean behin airean dauden partikulen kontzentrazioa kontrolatu behar da aipatu "12690 zenbakiko Negro Markina harrobia ustiatzeko jarduera lizentzia tramitatzeko agiri osagarriak. 4. agiria: Neurri zuzentzaileak eta zaintza plana. Canteras Olaspe SL. 2002ko uztaila" agirian adierazitako guneetan. Ahal dela, neurketak eguraldiak gutxien laguntzen duenean egingo dira (euri gabeko egun haizetsuetan).

Lehenengo urteko emaitzen arabera, neurketen maiztasuna sustatzaileak proposatuta aldatu ahal izango dira.

Neurketak Airearen Kalitatea Ebaluatzeari eta Kudeatzeari buruzko urriaren 18ko 1073/2002 Errege Dekretuan (sufre dioxidoa, nitrogeno dioxidoa, nitrogeno oxidoak, partikulak, beruna, bentzenoa eta karbono monoxidoa hartzen ditu kontuan) ezarritakoaren arabera egin behar dira.

2.d.3.– Uraren kalitatearen kontrola.

2.d.3.1.– Hiru hilean behin Abeletxe eta Sumerrak iturburuetako ura analizatuko da; parametro hauek hartu behar dira kontuan: hidrokarburoak, suspentsioan dauden solidoak, pHa eta eroankortasuna. Lehenengo urteko emaitzen arabera, neurketen maiztasuna sustatzaileak proposatuta aldatu ahal izango dira.

Lurpeko uraren kontrolean kontuan izan behar diren parametroen erreferentzia-balioak Administrazio Publiko Hidraulikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onartzen duena, Uren Legearen II eta III Tituluak garatzeko den uztailaren 29ko 927/88 Errege Dekretuko I eranskinean, eta hau aldatzen duen uztailaren 8ko 1541/1994 Errege Dekretuan finkatu dira.

2.d.3.2.– Zirkuitu itxiko uraren kalitatea sustatzaileak "12.690 zenbakiko Negro Markina harrobia ustiatzeko jarduera lizentzia tramitatzeko agiri osagarriak. 4. agiria: Neurri zuzentzaileak eta zaintza plana. Canteras Olaspe SL. 2002ko uztaila" agirian proposatutakoaren arabera kontrolatuko da.

2.d.4.– Zarataren kontrola.

Proiektuaren eremutik hurbil jendea bizi den etxeen kanpoaldean dagoen zarata neurtuko da. Zarata-uhinaren kontrolak sei hilean behin egingo dira "12690 zenbakiko Negro Markina harrobia ustiatzeko jarduera lizentzia tramitatzeko agiri osagarriak. 4. agiria: Neurri zuzentzaileak eta zaintza plana. Canteras Olaspe SL. 2002ko uztaila" agirian adierazitako guneetan.

2.d.5.– Neurri zuzentzaile guztien aplikazioaren arrakastaren kontrola.

Helburu hori betetzeko, urtean behin txostena egingo da. Bertan neurri babesle edota zuzentzaile berriak jasoko dira, orduko ezarritakoak urriak direla egiaztatu, ingurumenaren gaineko eragin berriak aurkitu edota aurrerabide teknologikoek zuzentze modu eraginkorragoak eskuragarri bihurtuz gero.

2.d.6.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina prestatu behar du; bertan ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanean proposatutako kontrolak eta ebazpen honetan ezarritakoak bildu behar dira. Agiri horri neurketa-gune guztiak agertzen diren planoa batu behar zaio, eta haiek zehatz-mehatz kokatzeko behar diren krokisak ere izan behar ditu. Halaber, aurrekontua ere eduki behar du.

2.d.7.– Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txosten eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu eta Ingurumen Sailburuordetza honi bidaliko zaizkio. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira ingurumenean aditua den erakundeak egindako txostenarekin batera. Esandako txostenean emaitzen analisia jasoko da, epe horretan emandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik ez bada egin.

Sustatzaileak datuak euskarri egokian bilduko ditu bi urtez gutxienez eta Herri Administrazioen ikuskaritza-zerbitzuen esku egongo dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpena izango kasu bakoitzean aplikagarri den araudia betetzeko.

2.E.– Babes neurriak eta neurri zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, baita neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroen mugak ere, araudi berriak indarrean jartzeak edo inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharrak hala gomendatzen duenean. Halaber, bai babes neurriak eta neurri zuzentzaileak bai ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, sustatzaileak eskatuta zein ofizioz, ingurumena zaintzeko programaren emaitzen arabera.

2.F.– Ebazpen honetako aurreko idatz-zatietan xedatuta dena gorabehera, sustatzaileak agiri hauek bidali behar dizkio Ingurumen Sailburuordetzari, honek ingurumen ondorioetarako ez beste ezertarako onar ditzan:

2.f.1.– Ebazpen hau jakinarazi eta hilabete bateko epean, eta edozein kasutan, Jarduera lizentzia eskuratu aurretik, gurpilak garbitzeko gailuaren proiektua, ebazpen honetako 2.c.1.2. idatz-zatian aipatu dena.

2.f.2.– Ebazpen hau jakinarazi eta hilabete bateko epean, eta edozein kasutan, Jarduera lizentzia eskuratu aurretik, drenaje sarearen, dekantazio-putzuen sistemaren eta hondakin-urak berrerabiltzeko zirkuituaren proiektua, ebazpen honetako 2.c.2.1. idatz-zatian aipatu dena.

2.f.3.– Ebazpen hau jakinarazi eta hilabete bateko epean, eta edozein kasutan, Jarduera lizentzia eskuratu aurretik, ebazpen honetako 2.d.6 idatz-zatian aipatutako ingurumena zaintza programaren agiri bategina, 2.D idatz-zatian ezarritakoari egokituta.

Agiri hauek bidali eta hilabete igaro baino lehen berariazko ebazpenik ematen ez bada, bidezko prozedurak aurrera egin ahal izango du.

2.G.– Sustatzaileak, urtean behin, ingurumena zaintzeko egitaraua osatzen duten analisiak eta txostenak Ingurumen Sailburuordetzari bidali beharko dizkio, ebazpen honetako 2.d.7. ataletan zehaztutakoaren arabera.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legeko 47.3. artikuluan ezarritakoaren arabera, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpen hau jarduera lizentzia emateko behar diren neurri zuzentzaileei buruzko txostenaren ordezkoa da, ondorio guztietarako.

4.– Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 12a.

Ingurumen sailburuordea,

IÑAKI EZKURRA YURREBASO.


Azterketa dokumentala