Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2004ko martxoaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1642

EBAZPENA, 2004ko martxoaren 3koa, Energia zuzendariarena behe tentsiorako norbanakoaren trebakuntza-egiaztagiria eskuratzeko probetarako deialdia egiten duena.

Egiaztagiri profesionalak eskuratzeko bidea bateratu zuen, eta industriako segurtasun-arloan instalazioak, mantenimenduak eta bestelako jardunak egiten dituzten enpresa baimenduentzako betekizunak zehaztu zituen Industria eta Energia Sailaren maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuak xedatutakoaren arabera (1994ko ekainaren 15eko EHAA), eta abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuak onartu zuen Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren BT 03 JTOan xedatutakoarekin bat eginik, Energia zuzendaritzak behe tentsiorako norbanakoaren trebakuntza-egiaztagiria eskuratzeko probetarako deialdia egitea erabaki du, ondoren datorrenari jarraiki:

DEIALDIAREN OINARRIAK:

Lehena.– Arau orokorrak

Behe tentsiorako norbanakoaren trebakuntza-egaiztagiria eskuratzeko deialdia egiten da, honako kategorietarako: oinarrizkoa eta espezialista.

Bigarrena.– Interesdunak.

Probak egin ahal izateko, honako baldintzak bete beharko dituzte izangaiek:

a) Lanerako adinean egotea. Indarrean dagoen lan arloko legeriak dioenaren arabera, lanerako adinean egoteko, gutxienez, hamasei urte eduki behar da.

b) Lanbide heziketako, edo unibertsitateko titulua izatea eta Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoaren BT03 JTOaren 4.2 idatz-zatian adierazitako b.1, b.2, b.3, edo b.5 putuetako egoeraren batean egon; ondoren jasotzen dira egoera horiek:

Egoera:	BEHARREZKO DIREN TITULUAK	BTTE ESKURATZEA

JTO-BT-03	ETA/EDO ESPERIENTZIA	Kategoria: oinarrizkoa, eta espezialista

(4,2. idatz-zatia)

b.1	Ekipo eta instalazio elektroteknikoetako 	40 orduko ikastaroa, Behe Tentsiorako

	maila ertaineko teknikaria; gutxienez, 	Prestakuntza emateko Baimendutako

	urtebeteko esperientzia izan beharko 	Entitateak emana (*), eta azterketa

	du behe tentsioko instalazioak egiten 	 teoriko-praktikoa gainditzea

	dituzten enpresetan.

b.2	Ekipo eta instalazio elektroteknikoetako 	100 orduko ikastaroa, Behe Tentsiorako

	maila ertaineko teknikaria; gutxieneko 	Prestakuntza emateko Baimendutako

	urtebeteko esperientzia ez duena behe 	Entitateak emana (*), eta azterketa

	tentsioko instalazioak egiten dituzten 	 teoriko-praktikoa gainditzea.

	enpresetan.

b.3	Instalazio elektroteknikoetako maila 	Azterketa praktikoa gainditzea

	goreneko teknikaria; gutxieneko

	urtebeteko esperientzia ez duena behe

	tentsioko instalazioak egiten

	dituzten enpresetan.

b.5	Maila ertaineko eta goi-mailako Eskola 	Azterketa praktikoa gainditzea

	Tekniko Unibertsitarioko titutua dutenak

	eta arlo elektroteknikoan nahiko

	prestakuntza dutenak, behe tentsioko

	instalazioak egiten dituzten enpresetan

	urtebeteko esperientzia izan gabe

(*) Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuaren Bigarren Xedapen Iragankorrak xedatutakoaren arabera, behe tentsiorako instalatzaile argiketariak prestatzeko baimendutako entitateek bete behar dituzten baldintzak, eta osagarri moduan autonomia erkidego honek ezar ditzakeenak zehaztu bitartean, ontzat hartuko dira Industria eta Energia Sailaren maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuari jarraiki (1994ko ekainaren 15eko EHAA), behe tentsiorako prestakuntzan aritzeko baimendutako entitateek ematen dituzten ikastaroak.

Hirugarrena.– Eskabideak.

Eskabideak aurkezteko epea 2004ko martxoaren 29tik maiatzaren 21era bitartekoa izango da, biak barne. Aipatu epe horren barruan, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoetan aurkeztu beharko dute interesdunek honako dokumentazioa:

– Behar bezala betetako eskabidea, eskatzen den kategoria adieraziko delarik. Ikus I. eranskina

– Nortasun-agiriaren edo baliokidearen fotokopia.

– Izangaia eskatu tituluen jabea dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

– Prestakuntza ikastaroa aginduzkoa denean, behe tentsiorako instalatzaile argiketariak prestatzeko baimena duen entitateak emandako gainditu izanaren egiaztagiria. Dokumentazio hau 2004ko ekainaren 21era arte aurkeztu ahalko da.

– Aginduzkoa denean, lan esperientzia egiaztatzen duen dokumentazioa.

– Azterketa eskubidea ordaindu izanaren egiaztagiria.

Azterketa eskubideari dagokion zenbatekoa zuzenean ordainduko da saileko lurralde ordezkaritzetan, edo bulego horietan bertan adieraziko den banketxean.

Behe tentsioko instalazioak egiten dituzten enpresetan izangaiek duten esperientzia egiaztatzeko, dokumentu hauetakoren bat aurkeztu beharko da:

a) Gizarte Segurantzako kotizazioaren dokumentuak.

b) Izangaiak lana egin duen enpresa instalatzaileak emandako egiaztagiria, izangaiak bertan lan egiten, gutxienez, urte bat eman duela frogatuko duena. Enpresa behar bezala inskribatua egongo da dagokion lurralde organuan.

c) Eskatutako betebeharraren fede ematen duen beste edozein dokumentu.

Laugarrena.– Eskabideak onartzea.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik kontatua, 10 egunez jarriko da lurralde ordezkaritzetako iragarki oholetan, baita www.euskadi.net/industria orrialdean ere, hautaketa probak egiteko onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda. Bazter utzitakoen zerrendan baztertua izateko arrazoia adierazi beharko da.

Bazter uzteko arrazoia izan den hutsa zuzendu ahalko dute interesdunek, edo zuzenbidearekin bat datorrena eta egoki ikusten dutena alegatu, horretarako 10 egun balioduneko epea izango dutela, behin-behineko zerrenda hori argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitzen denetik, 10 egun pasa baino lehen, onartu eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da, behin-behingoa argitaratzeko erabilitako bide bera erabilita.

Bosgarrena.– Kalifikazio-epaimahaia

Ebazpen honetan aurreikusitako ondorioetarako, kalifikazio-epaimahaia hautatzen da, eta honakoek osatzen dute;

Lehendakaria:	I. Zubia Díaz

Idazkaria:	A. Quintana del Rio

Kidea:	J.M. Marcaida Zarraga

Horretarako arrazoia dagoenean epaimahaikideak ordezkatu ahalko dira, betiere zuzendaritza honen ebazpenaren bidez.

Seigarrena.– Probak egingo diren lekua, eguna eta ordua:

Ebazpen honen bidez deitzen den proba 2004ko ekainaren 29an egingo da, goizeko 9:30ean (azterketa teorikoa) eta 12:00etan (azterketa praktikoa), hiru lurralde historikoetan, honako lekuetan:

Araba: Enplegurako Instituto Nazionalaren Lanbide eta Lanerako Heziketako zentroa

Jose Atxotegi kalea, 1

Vitoria-Gasteiz

Gipuzkoa: Donostiako Eraikuntzako Institutua

Casanao kalea, 1

20027 (Alza auzoa) Donostia

Bizkaia: Somorrostroko Prestakuntza Zentroa ( Marcelo Gangoiti)

San Juan kalea, 10

48550- Muskiz

Zazpigarrena.– Azterketaren nondik norakoak.

Ondoren adieraziko diren bi ariketek osatuko dute azterketa:

Lehenengo ariketa (teorikoa): izangaiek ariketa teorikoa egingo dute, idatziz, espezialitate bakoitzerako ezarritako gaiei buruzkoa; ondoren jaso dira gai horiek.

A.– Behe tentsiorako instalatzaile argiketaria (oinarrizko kategoria).

– Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua, energia elektrikoaren garraioa, banaketa, merkaturatzea, horniketa eta instalazioetarako baimen-prozedura arautzen duena (2000ko abenduaren 27ko EAO, 2001eko martxoaren 13ko EAOean haren zuzenketa argitaratu zen)

– III. titulua, II. kapitulua "Hornidura egin ahal izateko elektrizitate-harguneak eta beharrezko diren bestelako jarduketak"

– VI. titulua, I. kapitulua, 3. atala "Tarifako hornidura-kontratuak, eta sareetara sartzekoak eskualdatzea eta subrogatzea". 6. atala "Neurria eta kontrola" eta II. kapitulua "Zerbitzuaren kalitatea"

– Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoa, abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuak onartua, eta 2002ko irailaren 18ko EAOean argitaratua.

– Aipatu erregelamendua garatzen duten jarraibide tekniko osagarriak, JTO-BT izenekoak, eta abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuan onartuak, 2002ko irailaren 18ko EAOean argitaratuak, JTO-BT06, JTO-BT07, JTO-BT11, JTO-BT29, JTO-BT38, JTO-BT40, JTO-BT44 eta JTO-BT51 izan ezik.

– Ondorengo UNE arauak: UNE 20324, UNE 20324/1M. JTO-BT02 jarraibide tekniko osagarrian aipatu UNE 20460 arauak. UNE 21144-1-1, UNE 21144-1-2, UNE 21144-2-1, UNE 21144-2-2, UNE 21144-3-1

B.– Behe tentsiorako instalatzaile argiketaria (kategoria: espezialista).

– Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua, energia elektrikoaren garraioa, banaketa, merkaturatzea, horniketa eta instalazioetarako baimen-prozedura arautzen duena (2000ko abenduaren 27ko EAO, 2001eko martxoaren 13ko EAOean haren zuzenketa argitaratu zen)

– III. titulua, II. kapitulua "Hornidura egin ahal izateko elektrizitate-harguneak eta beharrezko diren bestelako jarduketak"

VI. titulua, I. kapitulua, 3. atala "Tarifako hornidura-kontratuak eta sareetara sartzekoak eskualdatzea eta subrogatzea". 6. atala "Neurria eta kontrola" eta II. kapitulua "Zerbitzuaren kalitatea"

– Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoa, abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuak onartua, eta 2002ko irailaren 18ko EAOean argitaratua.

– Aipatu erregelamendua garatzen duten jarraibide tekniko osagarriak, JTO-BT izenekoak, eta abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuan onartuak, 2002ko irailaren 18ko EAOean argitaratuak.

Ondorengo UNE arauak: Oinarrizko kategoriarako eta ondorengoetarako UNE arauak; UNE 20615, UNE 20615/1C, UNE 20615/2C, UNE-EN 50015, UNE-EN 50018, UNE-EN 50020, UNE-EN 50039, UNE-EN 50107, UNE-EN 50281-1-2, UNE-EN 60079-10, UNE-EN 60079-14, UNE-EN 60079-17.

Bigarren ariketa (praktikoa):

– Instalatzaile kategoria bakoitzari eskatzen zaizkion ezagutza teknologiko eta erregelamendukoen programan oinarritutako suposamendu praktiko eta galderei idatziz erantzutea, edo bestela, instalazio elektriko tipoen deskribapena eta/edo gauzatzea, magnitude elektrikoak neurtzea eta proba teorikoaren programa aplikatzeko eremuaren barruko ezagutza tekniko eta erregelamendukoa.

Proba horiek egiteko, eskatzen zaizkien erregelamenduak erabili ahalko dituzte izangaiek, baita kalkulagailuak zein norberaren neurtzeko instrumentuak edo epaimahaiak eskura jartzen dizkienak ere.

Ariketak egin ahal izateko norberaren nortasun agiria edo haren baliokidea erakutsi beharko da.

Zortzigarrena.– Ariketen kalifikazioa.

Proba hauetako kalifikazioak gai, edo ez-gai izango dira. Bigarren ariketa (praktikoa) kalifikatu ahal izateko, lehenengoan (teorikoa) gai kalifikazioa lortu beharko da.

Bederatzigarrena.– Emaitzak argitaratzea.

Emaitzen behin-behineko zerrenda lurralde ordezkaritzetako iragarki oholetan eta www.euskadi.net/industria orrialdean argitaratuko dira, 2004ko irailaren 6a baino lehenago, eta hamar egun balioduneko epea emango zaie izangaiei kalifikazioak berrikusteko eskabidea aurkez dezaten.

Erreklamazioak idatziz egin beharko dira, eta erreklamazioa aurkeztu baino lehen, interesdunek azterketa ikusteko eskubidea izango dute, betiere, aurreko paragrafoan aipatu epearen barruan.

Aurreko paragrafoan xedatutako epea pasatutakoan, eta epaimahaiak aurkeztu diren berrikusteko eskabideak analizatutakoan, gehienez ere hamar eguneko epean, erreklamazioak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatua, iragarki ohol berean argitaratuko da probak gainditu dituztenen behin betiko zerrenda.

Kalifikazio-epaimahaiak erabakiko du deialdi honetan zehar egon daitezkeen gertakarien gainean, baita haren kontrako erabakien gainean ere. Halaber, behin betiko zerrendetan dauden kalifikazioen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Energia zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena egiten denetik, edo, kasua hori denean, aipatu argitalpena egiten denetik.

Hamargarrena.– Gora jotzeko errekurtsoa.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar liteke hilabeteko epean, honako ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio eta Plangintza sailburuordeari zuzenduta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluak eta ondorengoek diotenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 3a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.

I. eranskina
BEHE TENTSIORAKO NORBANAKOAREN TREBAKUNTZA EGIAZTAGIRIA ESKURATZEKO
AZTERKETA-ESKABIDEA

• ESKATZAILEAREN DATUAK

IZEN-ABIZENAK	ENA

HELBIDEA (kalea edo plaza eta zenbakia)	PK

UDALERRIA	LURRALDE 	TELEFONOA

	HISTORIKOA:

• KATEGORIA(K) ETA ESKATUTAKO AZTERKETA(K)

OINARRIZKO KATEGORIA n 	 AZTERKETA TEORIKO-PRAKTIKOA n

	 AZTERKETA PRAKTIKOA n

ESPEZIALISTA KATEGORIA n 	 ESPEZIALITATEAK (*)

	1 n 	4 n 	7 n

	2 n 	5 n 	8 n

	3 n 	6 n 	9 n

	AZTERKETA TEORIKO-PRAKTIKOA n

	AZTERKETA PRAKTIKOA n

Aurkeztu behar diren dokumentuen zerrenda:

n Nortasun agiriaren fotokopia

n Titulazio akademikoa:

n Lan esperientziaren egiaztagiria

n Baimendutako entitateak emandako ikastaroaren gaitasun egiaztagiria

…………………, …………….(e)ko …………….aren ………(a)

Eskatzailearen sinadura

(*) Espezialitateen zerrenda

1 Automatizazio sistemak, etxebizitza eta eraikinetarako energia eta segurtasunaren kudeaketa teknikoa.

2 Banatutakoaren kontrol sistemak

3 Ikuskatzeko, kontrolatzeko eta datuak lortzeko sistemak

4 Prozesuen kontrola

5 Energia banatzeko aireko eta lurpeko lineak

6 Suak hartzeko edo leherketa egoteko arriskua duten lokalak

7 Operazio-gelak

8 Tentsio altuko deskarga-lanparak, argizko errotuluak eta antzekoak

9 Behe tentsioa sortzen duten instalazioak


Azterketa dokumentala