Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
1365

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 13koa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren 2003ko urriaren 31ko Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 16ko EHAA, 10 zenbakia), osaera-egiaztapena berritzeko baimena eman zitzaion Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari.

Batzorde horretako bi kidek beren postuari utzi diotela-eta Ospitaleak igorritako jakinarazpena jaso denez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduak (urriaren 24ko EHHA, 202 zenbakia) 3. eta 7. artikuluetan xedatzen duenarekin bat etorriz, hau,

EBATZI DUT:

Lehena.– Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko batzordekide modura zuten postuetatik kentzea, Joseba Santamaría Zuazua jauna, Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziatua, eta Beatriz Obeso Cáceres andrea, gizarte-lanetan diplomaduna.

Bigarren.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera izango du eragina. Halaber, ebazpena Osasun Ministerioari jakinaraziko zaio.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez lezakete, Osasun sailburuordeari edo Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 13a.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria,

M.ª LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala