Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2004ko martxoaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
1305

AGINDUA, 2004ko otsailaren 25ean Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak emandakoa. Horren bidez, biodibertsitateari buruzko ikerketa-proiektuak burutzeko diru-laguntzak arautzen dituen agindua 2004. ekitaldian aplikatzeko egokitzen da.

2003ko abenduaren 23an Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren konturako laguntzak eta diru-laguntzak arautzen dituzten hainbat xedapenen indarraldia luzatzeari buruzko 317/2003 Dekretua onartu zen; hala agintzen baitu indarrean dauden Euskadiko Aurrekontuen Erregimenari buruzko legezko xedapenen testu bategina onesten duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren IX. Tituluak. Horretarako, Gobernuak, Sailek eta Erakunde Autonomoek epeak, baldintzak eta betekizunak egokitu ahal izango dituzte 2004ko ekitaldian aplikatzeko.

2003ko ekitaldian, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak 2003ko ekainaren 17an biodibertsitateari buruzko ikerketa-proiektuak burutzeko 2003. urterako diru-laguntzak arautzen dituen agindua eman zuen eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2003ko uztailaren 4an, 131. zenbakian, hain zuzen ere. Hori guztia dela eta, aipatutako agindua 2004ko ekitaldian aplikatzeko beharrezkoak diren baldintzak eta epeak egokitzea bidezkoa da.

Hori dela eta,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Eskaerak aurkezteko epea

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak 2003ko ekainaren 17an emandako aginduaren bidez biodibertsitateari buruzko ikerketa-proiektuak burutzeko 2003. urterako diru-laguntzak arautu zituen. 2004ko ekitaldian diru-laguntza horien deialdian aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

2. artikulua.– Eskaerak eta aurkeztu behar den dokumentazioa

Eskatzaileek eskaerak eta eskatutako dokumentazioa Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Biodibertsitatearen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte (Donostia-San Sebastian kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) eta sail horretako Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein formatan aurkeztuko dira.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak

Agindu honetan zehazten diren diru-laguntzak ordaintzeko berrehun eta hogeita hemeretzi mila bederatziehun eta laurogeita hamazortzi euro (239.998,00 €), bideratuko dira 2004ko ekitaldian, horretarako EAEko Aurrekontu Orrokerretan ezarritako aurrekontuko partidaren kontura.

4. artikuluak.– Burutzeko epeak

Diru-laguntzak jaso dituzten proiektuak 2004. urteari dagokion ekitaldiaren barruan hasi behar dira. Burutzapen-epea ez da izango 2005eko abenduaren 1a baino beranduago.

5. artikulua.– Aurrekontuko diru-izendapen

Eskatutako diru-laguntza guztien zenbatekoa kontuan hartuta, hirugarren artikuluan esleitutako zenbateko orokorra aldatu egin daiteke, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren aurrekontua burutu ondoren agortu gabeko aurrekontuaren erabilgarritasunaren arabera, eta haien ebazpena egin aurretik. Aldaketa horren berri Biodibertsitatearen zuzendariaren ebazpen bidez emango da.

6. artikulua.– Deialdiaren ebazpena

1. Lurralde Antolamendu eta Biodibertsitatearen sailburuordeak ebatziko du eta interesdunei jakinaraziko die gehienez hiru hilabeteko epean, agindu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.

2. Aipatutako epea igaro ondoren jakinarazpenik jaso ez bada, eskaerak ez direla onartu ulertuko da eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluak ezarritakoa aplikatu ahal izango da. Hala ere, hori guztia ez da eragozpen izango Lege horrek Administrazioari ezartzen dion ebazteko betebeharra betetzeko.

7. Artikulua.– Eskaera eredua.

Eranskinean atxikitzen da eskatzaileek aurkeztu behar duten eskaera egiteko eredua.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Administrazio bidea agortzen duen Agindu honen kontra, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuari, hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edota zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabeteko epean, egun beretik zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 25a.

Lurralde Antolamendu

eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

I. ERANSKINA
ESKABIDEA EGITEKO EREDUA

1. Diru-laguntza eskatzen duen elkartearen izena:

2. IFZ:

3. Forma juridikoa

4. Legezko ordezkariaren izena:

5. Jarduketa-eremua:

6. Helburu soziala:

7. Helbide soziala:

8. Telefonoa / Faxa:

9. Helbide elektronikoa:

10. Eskatutako diru-laguntzak xede duen proiektuaren izenburua

11. Proiektuaren arduraduna:

– Izena:

– Harremanetarako telefonoa:

– Helbide elektronikoa:

12. Parte-hartzaileak:

13. Beste erakunde batzuekin izango den lankidetza:

14. Proiektuaren hasiera-data:

15. Aurreikusitako iraupena (hilabeteak):

16. Proiektuaren aurrekontua

16.1. Aurrekontuaren banaketa:

	Erakunde eskatzailea	Erakunde laguntzaileak	

Langileak				

Suntsikorra				

Ekipoa				

Bidaiak				

Bestelakoak				

Guztira				

16.2. Proiektuaren aurrekontua GUZTIRA (eurotan):

	 sinatzaileak,

	(r)en ordezkari gisa,

HONAKOA ESKATZEN DU

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2004ko otsailaren 25eko Aginduak ezarritakoaren arabera, Biodibertsitateari buruzko azterketak eta ikerketa-lanak burutzeko diru-laguntzak jasotzeko honako izenburu hau duen proiektuarekin:

.................(e)n, 2004ko...............ren
……………………………………………………………………
(Sinadura)

II. ERANSKINA

PROIEKTUAREN GUTXIENEKO EDUKIA

1. Izenburua

2. Laburpena

3. Hipotesia edota planteamendua

4. Gaiaren aurrekariak eta egungo egoera

5. Helburuak

6. Burutzapen-faseak/egutegia

7. Metodologia zehaztua

8. Espero diren emaitzak

9. Biodibertsitatearen ezagutza, kontserbazio, babes eta leheneratzearen hobekuntzari dagokionez espero diren onurak.

10. Aurrekontu zehaztua

11. Taldearen curriculum laburra proiektuarekin erlazionatutako gaietan


Azterketa dokumentala