Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2004ko martxoaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1304

AGINDUA, 2004ko otsailaren 24koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, zeinaren bitartez sailburu beraren beste Agindu bat 2004ko ekitaldian aplikatzeko egokitu baita; hain zuzen ere, gay, lesbiana eta transexualen taldeei zuzendutako jarduerak egiten dituzten erakundeentzako laguntzak ematea arautzen duena.

Euskadiko Aurrekontuen Erregimenari buruz indarrean diren legezko xedapenen testu bategineko IX. tituluak (testu bategina irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) ezarri duenaren babesean, abenduaren 23ko 317/2003 Dekretua eman da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren konturako laguntzak eta diru-laguntzak arautzen dituzten xedapen batzuen indarraldiaren luzapena arautzeko. Dekretu horren arabera, Jaurlaritzak, sailek eta erakunde autonomoek organo eskudunei ahalmena dute aipatutako xedapenak eta arauak 2004 ekitaldian aplikatzeko beharrezko diren epe, baldintza eta betekizunak egokitzeko.

Joan den ekitaldian, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko ekainaren 25eko Agindua eman zen, gay, lesbiana eta transexualen taldeei zuzendutako jarduerak egiten dituzten erakundeentzako laguntzak ematea arautzeko. (135 zk.ko EHAA, uztailaren 10ekoa). Beraz, bidezko da adierazitako Agindu hori 2004ko ekitaldian aplikatu ahal izateko behar diren epe eta baldintzak egokitzea.

Horren indarrez, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Eskabideak aurkezteko epea.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko ekainaren 25eko Aginduak honako hauek arautu zituen: gay, lesbiana eta transexualen taldeei zuzendutako jarduerak egiten dituzten erakundeentzako laguntzak ematea. Bada, laguntza-deialdi horretan, 2004ko ekitaldirako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera.

Bigarrena.– Aurkeztu beharreko eskabideak eta dokumentazioa.

Agindu honek xede dituen laguntzak eskatu nahi dituzten erakundeek Gizarte Ongizateko Zuzendaritzara joko dute, I. eranskin gisa barne hartzen den ereduari jarraiki, eskatutako dokumentazioa erantsita, zuzenean edota urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein prozeduraren bidez.

Dirulaguntza eskariaren arrazoi diren jarduketak 2004ko ekitaldian egin beharko dira.

Hirugarrena.– Baliabide ekonomikoak.

Agindu honen xedeko laguntzetarako, berrogeita bost mila eta berrogeita lau (45.044) euro bideratuko dira 2004ko ekitaldi honetan, eta kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidatik aterako da.

Deialdi honen kargura eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ezin izango du gainditu artikulu honetan esleitutako zenbatekoa edo zenbateko hori indarrean dagoen legerian aurrez ikusitako kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruzko erregimenari jarraiki eguneratzearen emaitzazkoa. Beraz, zenbateko hori amaitutakoan, ez da bidezko izango beste laguntzarik ematea, eta ordutik aurrera eten egingo da xedapen honen indarraldia. Nolanahi ere, gorabehera horiek argitara emango dira, Gizarte Gaietako sailburuordearen ebazpen bidez.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Agindu honen aurka, administrazio-bidea amaitzen baitu, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesatuek Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 24a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVIN.


Azterketa dokumentala