Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2004ko martxoaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
1303

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 4koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, zeinaren bidez Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegian abian den 6/04 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, Prozedura Laburtua, interesdun izan litezkeenei deia egiten zaie.

Goian azaldutako 6/04 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Prozedura Laburtua, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2003ko urriaren 29ko Ebazpenaren aurka aurkeztu zen. Izan ere, ebazpen horren bitartez, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2003ko irailaren 5eko Ebazpenaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoa gaitzetsi zen. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2003ko apirilaren 9ko (maiatzaren 15eko EHAA, 94 zk.) Ebazpenak Ertzaintzaren Eskala Exekutiboko 60 komisario-ondoko plaza betetzeko hautaketa-prozesurako deialdia egin zuen, eta 2003ko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez prozesu horretan onartu eta bazter utzitakoen zerrenda onartu zen. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak jatorrizko administrazio espedientea igortzeko eskatu du eta, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honen bidez, agertzeko epea jartzen zaie prozedura horretan interesdun izan daitezkeenei, hain zuzen ere, egoki baderitzote, erreferentziako prozeduraren barruan, euren interes legitimoen defentsa egiteko. Horretarako, bederatzi eguneko epea dute ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2003ko otsailaren 4a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala