Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2004ko martxoaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1302

3/2004 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluan Confederación Empresarial Vasca –CONFEBASK erakundearen ordezkotza egiteko kideak aldatzen dituena.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Legearen 5. artikuluaren arabera, Lehendakariaren eskumena da Lan Harremanen Kontseiluko kideak izendatzea, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluko 2. paragrafoaren arabera, aipatutako erakunde eta konfederazioek aukera izango dute izendatutako kideak edo ordezkoak aldatzeko.

Lehendakariaren abenduaren 1eko 18/1998 Dekretuaren bitartez izendatutako titularrak eta ordezkoak aldatu ditu eta kide berriak aukeratu ditu Confederación Empresarial Vasca –CONFEBASK erakundeak.

Ondorioz, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Confederación Empresarial Vasca –CONFEBASK erakundeak proposatuta, Enrique González Sal eta Fernando Raposo Bande jaunak izendatzea Lan Harremanen Kontseiluko kide titularrak, José María Acedo Peña eta José Antonio Zabala Urrutia jaunen ordez.

2. artikulua.– Confederación Empresarial Vasca –CONFEBASK erakundeak proposatuta, José María Acedo Peña jauna eta Virginia Múgica Conde andrea izendatzea Lan Harremanen Kontseiluko kide ordezkoak, Enrique González Sal eta Clemente Ibáñez Huertas jaunen ordez.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko martxoaren 2an.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Azterketa dokumentala