Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2004ko martxoaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1297

132/2004 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hutsik dauden destinoak esleituko dira, eta pertsonal estatutarioa izendatuko da, goi-mailako teknikarien lanbide-taldean, goi-mailako tituludunen kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 259/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, goi-mailako teknikarien lanbide-taldean, goi-mailako tituludunen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori maiatzaren 21eko EHAAn, 94 zenbakian, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 1410/2002 ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 259/2002 Ebazpen hori aldatu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 24ko 709/2003 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, goi-mailako teknikarien lanbide-taldean, goi-mailako tituludunen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen.

Behin betiko zerrendaren aurka gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea igarota, aipatutako deialdiaren 5.8 oinarrian ezarritakoari jarraituz, esleitu beharreko destinoak esleituko dira, eta dagozkien izendapenak egingo dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez; ondoren Euskal Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Deialdiko kategoriako hiru modalitateetarako dauden destinoak batera hartuko dira, eta hori aintzakotzat hartuta egingo da honako esleipen hau. Izangai batzuek destinoa hartzeko aukera bat baino gehiago izan dute, eta behin betiko zerrendan ezin izan zen beren azken aukera aurrez ikusi; egoera horrek ekarri du, beraz, behin betiko zerrendako izangaien aukeraketa eta hemengo esleipendunen zerrenda ez erabat bat etortzea. Era berean, berne-sustapeneko txandako destinoen erreserbari dagokionez, esleipena oinarriei jarraituz egin da; beraz, plazen %50eko muga dago jarrita zerbitzuen antolaketarako, eta portzentaje berbera 18 destinok osatutako eskaintzaren osotasunari dagokionez.

Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehena.– Goi-mailako teknikarien lanbide-taldean, goi-mailako ingeniarien kategorian, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan hutsik dauden destinoak betetzeko esleipenak egitea, eta pertsonal estatutarioaren egoerara helduko diren langileen izendapenak egitea, ebazpen honekin batera doan eranskinean ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute, bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko; epe hori esleipen-ebazpena Euskal Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen.

Destinoa jabetzan hartzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, bere egoitza zentralean, eta txanda irekiaren bidez destinoren bat hartu behar dutenek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:

– Zinpeko aitorpena edo hitzematea, hau jakinarazteko: ez dutela diziplinako espediente baten bidez inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik bereizi, eta ez dagoela inhabilitatuta zeregin publikoetan jarduteko.

– Mediku-azterketa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betzeteko gaikuntza psikofisikoa baduela egiaztatzeko.

Horretarako, idatzizko jakinarazpena bidaliko zaie esleipendunei eskabidean agertzen den helbidera, eta hor adieraziko zaie zein zentrotan egin behar duten mediku-azterketa.

Minisbaliatu-egoera aitortuta duten esleipendunek, berriz, mediku-azterketa horretan egiaztatu behar dute esleitu zaien destinoko lanpostua betetzeko behar besteko gaitasuna badutela; horrez gain, hala dagokionean, txosten berean adierazi beharko da lanpostuan zein moldaketa egin behar den minusbaliatuaren lanari egokitzeko.

Esleipendunak, gorago ezarritako epean, adierazitako dokumentazioa dakartela aurkezten ez badira, edo, dokumentazioa aztertuta, 3.2 oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dagoela ikusten bada, ezin izango dira langile estatutario gisa esleitu zaien lanpostuaren jabe egin, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, hasierako eskaera faltsutzegatik izan dezaketen erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira aurkeztu ezean dagokion epearen barruan, edo, hala badagokio, emandako luzapenean, hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak galduko dituztela.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzeko ekitaldia bete duten esleipendunak, egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuetan esleipendunetako bakoitzari dagokion erakundean.

Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 24a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.

ERANSKINA / ANEXO

ADMINISTRAZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA / TÉCNICO SUPERIOR
BARNE SUSTAPENEKO TXANDA / TURNO PROMOCION INTERNA

NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA

		

15.372.206	BASTIDA REMENTERIA, RICARDO	ADMINISTRAZIOA - GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO ESKUALDEA

		ADMINISTRACIÓN - COMARCA GIPUZKOA OESTE

TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA

		

16.267.147	NOGUEIRA GOMEZ, MARIA ELISABETH	 TXAGORRITXU OSPITALEA

		HOSPITAL TXAGORRITXU

16.037.599	ARENAS VAZQUEZ, NEREA	TXAGORRITXU OSPITALEA

		HOSPITAL TXAGORRITXU

30.567.127	URRAZA BERNAOLA, MARIA ANGELES	 ADMINISTRAZIOA - ARABAKO ESKUALDEA

		ADMINISTRACIÓN - COMARCA ARABA

11.904.929	HIERRO SARABIA, CONCEPCION	 ADMINISTRAZIOA - GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO ESKUALDEA

		ADMINISTRACIÓN - COMARCA GIPUZKOA OESTE

ARLO JURIDIKOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA / TÉCNICO SUPERIOR-JURIDICA
BARNE SUSTAPENEKO TXANDA / TURNO PROMOCION INTERNA

NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA

		

14.582.542	IGLESIA ROSENDE, KARMELE	GALDAKAOKO OSPITALEA

		HOSPITAL GALDAKAO

72.254.274	URTUSAGASTI ORUE, FRANCISCO	MENDAROKO OSPITALEA

		HOSPITAL DE MENDARO

TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA

		

14.247.244	FERNANDEZ FARIZA, TIRSO	ZUMARRAGAKO OSPITALEA

		HOSPITAL DE ZUMARRAGA

34.081.967	BARRENECHEA ERRASTI, NEREA	 ADMINISTRAZIOA - GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO ESKUALDEA

		ADMINISTRACIÓN - COMARCA GIPUZKOA OESTE

ARLO EKONOMIKOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA / TÉCNICO SUPERIOR-ECONOMICA

BARNE SUSTAPENEKO TXANDA / TURNO PROMOCION INTERNA

NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA

		

34.087.620	PEÑA SUAREZ, MARIA JESUS	ADMINISTRAZIOA - GIPUZKOAKO EKIALDEKO ESKUALDEA

		ADMINISTRACIÓN -COMARCA GIPUZKOA ESTE

14.915.555	VALLEJO MEDRANO, MARIA BEGOÑA	 ADMINISTRAZIOA - EZKERRALDEA-ENKARTERRIKO ESK.

		ADMINISTRACIÓN - COMARCA EZKERRALDEA ENKARTERRI

14.245.287	ZALDIBAR QUINTANA, JULIA	 ADMINISTRAZIOA - URIBE-KOSTAKO ESKUALDEA

		ADMINISTRACIÓN - COMARCA URIBE

14.943.086	DE LA FUENTE DE LA FUENTE, ELOY	 TXAGORRITXU OSPITALEA

		HOSPITAL TXAGORRITXU

15.946.661	ZUAZNABAR FONTECHA, JOSE ANGEL	 ADMINISTRAZIOA - GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO ESKUALDEA

		ADMINISTRACIÓN - COMARCA GIPUZKOA OESTE

15.934.863	ELETA RUIZ, FRANCISCO JOSE	ZUMARRAGAKO OSPITALEA

		HOSPITAL DE ZUMARRAGA

MINUSBALIATUEN TXANDA / TURNO MINUSVÁLIDOS

NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA

		

11.920.036	GOMEZ REBOIRO, JOSE RAMON	ADMINISTRAZIOA - EZKERRALDEA-ENKARTERRIKO ESK.

		ADMINISTRACIÓN - COMARCA EZKERRALDEA ENKARTERRI

TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA

		

15.366.106	GOROSABEL LARRAÑAGA, OSWALDO	MENDAROKO OSPITALEA

		HOSPITAL DE MENDARO

14.957.216	MOLERO PEREZ, BLANCA	MENDAROKO OSPITALEA

		HOSPITAL DE MENDARO


Azterketa dokumentala