Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2004ko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

SPRI SA
1204

IRAGARKIA, trakzio elkarte eta enpresa eta euren hornitzaileetan Informazioaren eta Komunikazioen Teknologia berriak (IKT izenekoak) sartzera bultzatzeko laguntza neurriak ezartzen dituen Konekta Zaitez Lankidetza Programaren araudia aldarazteari buruzkoa.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.k hauxe erabaki zuen 2003ko abenduaren 17an eginiko Administrazio Kontseiluan: Konekta Zaitez Lankidetza programaren araudia aldaraztea. Honen bitartez laguntza neurriak ezartzen dira informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak (IKT) trakzio elkarte eta enpresa eta euren hornitzaileetan sar daitezen. Araudi hori EHAAn argitaratu zen (227. zk.) 2002ko azaroaren 27an eta akatsen zuzenketa, berriz, 2003ko urtarrilaren 2ko 1. zenbakian. Izan ere, 8.– artikulua " Laguntzen zenbatekoa" aldarazi da, eta honela geratu da testua:

8. artikulua– Laguntzen zenbatekoa.

Oro har, arau honen 5. artikuluan deskribatutako gastu subentzionagarrien %50 elkarte eta trakzio enpresentzat.

A) Elkarteak

IKTen Ezarpen Planak burutzeko ondoko dirulaguntza jasoko da, baldin eta kideek zuzenean parte hartzen badute eta elkarteko Web gunea diseinatu eta ezartzearekin (transakzionalak) edo Extranetak diseinatu eta ezartzearekin lotuta badaude:

Elkarteek lehenengo atalean jasotako dirulaguntzak gehi %15 jasoko dute, Laguntza Eskabidea aurkezteko orduan WAI arauak –Webaren Irisgarritasun Ekimena- (Web Accesibility Initiative) (www.w3.org/WAI) betetzen badituzte SPRI, S.A.k ezarritako mailetan (www.spri.net web orrian jasota(.

B) Trakzio enpresak

Trakzio Enpresa bakoitzak urtero (urtarriletik abendura arte) proiektu bat aurkeztu ahal izango dio gehienez ere programa honi, eta gehieneko diru-laguntza 33.000 eurokoa izango da.

Elkarteari emandako gehieneko diru-laguntza 33.000 eurokoa izango da programa honetan aurkeztutako proiektu bakoitzeko. Elkarteek urtebetean (urtarriletik abendura arte) hainbat proiektu aurkeztu ahal izango dituzte, eta ez da gehieneko diru-laguntza metaturik izango. Dena den, elkarte bati ez zaio onartuko urtebetean (urtarriletik abendura arte) aurkeztutako proiekturik, baldin eta erakunde elkartu bat baino gehiagok parte hartzen badute proiektuan.

Enpresa edota elkarte eskatzaileek SPRI, S.A.ri jakinarazi beharko diote proiektu beragatik egin edo jasotako dirulaguntza-eskariak. Ez bazaio jakinarazten, emandako dirulaguntza berehala itzultzeko eskatuko zaio enpresa eskatzaileari.

Bilbao, 2003ko abenduaren 17a.

SPRI, S.A.ko presidentea,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala