Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2004ko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
1200

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 10ekoa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Galdakaoko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren 2003ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 16ko EHAA, 10 zenbakia), osaera-egiaztapena berritzeko baimena eman zitzaion Galdakaoko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari.

Batzorde horretako buruak bere postuari utzi diola, eta beste batzordeburu bat izendatu dutela adieraziz, Ospitaleak igorritako jakinarazpena jaso denez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduak (urriaren 24ko EHAA, 202 zenbakia) 3. eta 7. artikuluetan xedatzen duenarekin bat etorriz, hau,

EBATZI DUT:

Lehena.– Galdakaoko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren buru izatetik kentzea Ramón Saracho Rotaeche jauna, Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziatua; aurrerantzean, Batzorde horretako kide izango da.

Bigarrena.– Galdakaoko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Etika batzordeburu izendatzea Julio Audicana Uriarte jauna, Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziatua, orain arte batzordeko kide izandakoa.

Bigarren.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera izango du eragina. Halaber, ebazpena Osasun Ministerioari jakinaraziko zaio.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez lezakete, Osasun sailburuordeari edo Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 10a.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria,

M.ª LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala