Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2004ko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1198

AGINDUA, 2004ko otsailaren 16koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, kulturartekotasuna sendotzeko laguntzetarako dei egiten duena, ekainaren 25eko 155/2002 Dekretua garatuz. Dekretu horren bitartez, immigrazio alorreko jarduerak burutzeko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntzak arautzen dira.

Ekainaren 25eko 155/2002 Dekretuaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Immigrazio Zuzendaritzak lehiaketaren prozeduraren bidez eman beharreko laguntzen oinarrizko ildoak arautu dira.

Agindu hau Dekretuaren IX. kapituluan (kulturen arteko harremana indartzeko laguntzak) aurrez ikusitako laguntzei buruzkoa da.

Agindu honen xedea laguntza-eskabideen baldintzak eta laguntzak eskatzeko epea ezartzea da.

Horri jarraiki, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea kulturartekotasuna sendotzeko laguntzetarako dei egitea da. Laguntza horien xedea ondokoa da: gure erkidegoan elkarrekin bizi diren jatorri ezberdinetako kulturen eta pertsonen arteko harremanak bultzatzea, laguntzea, ezagutzea eta berdintasunean baloratzea; herritarren prestakuntza eta sentsibilizazioa, immigrazioaren zergatiak zeintzuk diren azalduz eta pertsona guztiek eskubide, betebehar eta aukera berdinak izan behar dituztela adieraziz, pertsona horien jatorria, etnia, kultura, erlijioa, sexua edo hizkuntza edozein izanik ere; eta elkartasunaren, aniztasunaren, parte-hartzearen, elkarbizitzaren eta desberdintasunean egokitzearen balioak sustatzea.

2.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak 2004. urtean egingo dira.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Nortasun juridiko propioa duten, helburu publiko bat edo gizarte-intereseko helburu bat irabazi asmorik gabe lortzea sustatzen duten eta aurreko artikuluan adierazitako helburuarekin Euskal Autonomia Erkidegoan programak garatzen dituzten erakunde pribatu edo publikoek eska ditzakete laguntza hauek.

3. artikulua.– Aurrekontu-kreditua.

Kapitulu honen barruan diru-laguntza jaso dezaketen 2004rako programetara zuzendutako aurrekontu-kreditua 360.000,00 eurokoa da. Zenbateko hori aldatu ahal izango da ekainaren 25eko 155/2002 Dekretuaren 3.1.2 artikuluan aurrez ikusitako baldintzetan.

4. artikulua.– Eskabideen aurkezpena: modua eta epea.

Eskabideak, Agindu honi I. eranskin gisa gehitutako instantzia bidez eta, II., III., VI. eta V. eranskinen arabera, beharrezko diren eskabide-orri eta dokumentazioarekin, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzara bidali beharko dira (Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz), urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurrez ikusitako moduan.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera kontatzen hasita.

5. artikulua.– Dokumentazioa.

Eskabidea aurkezteko unean ondokoak eramango dira:

1.– Eranskinen araberako eskabide-inprimakia, behar bezala beteta.

2.– Lortu nahi diren helburuen deskribapena.

3.– Jardueraren bidezkotasunaren eta egokitasunaren justifikazio arrazoitua.

4.– Aurrez ikusitako sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

5.– Zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzakoak bete izana egiaztatuko duen Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiri eguneratua, agindu hau argitaratu baino hilabete lehenagoko datarekin, gehienez ere, eta Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

6.– Erakunde eskatzaileak jaso dituen edo eskatuta dituen eta ebazteko geratzen diren diru-laguntzei buruz egindako zinpeko aitorpena eta, hala badagokio, Erakundeak jarduera egiteko dagokion partaidetza ekonomikoaren emaitzazko kopuruaren ziurtagiria.

7.– Elkartearen Estatutuen kopia.

8.– Jarduera eta Planen memoria eta ebaluatzeko adierazleak.

9.– Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten eta deialdi honetan aurrez ikusitako laguntza-eskabidearen azterketarako interesa duten bestelako dokumentuak.

6. artikulua.– Eskabidearen akatsen zuzenketa.

Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak osorik betetzen ez badira edo adierazitako dokumentazioa falta bada, interesatuari errekerimendua egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzen dezan edo aginduzko dokumentuak aurkez ditzan. Halaber, hala egin ezean bere eskaera atzera egintzat hartuko dela adieraziko zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan aurreikusi bezala eman beharreko ebazpenaren ondoren.

7. artikulua.– Esleipen eta ponderazio irizpideak.

Laguntzetarako esleipen eta ponderazio irizpideak ondokoak izango dira:

a) Ekintzaren helburu izan daitezkeen pertsonen kopurua. Hamabost puntura bitartean.

b) Jardueraren originaltasuna. Hamabost puntura bitartean.

c) Jarrera eta jokabide arrazisten prebentzioa eta kulturen arteko komunikazioari eta elkarbizitzari lotutako azturen eskurapena. Hogeita hamar puntura bitartean.

d) Ekintza xede den taldearen ezaugarrietara egokitzea eta aldez aurreko azterketa egitea. Hogei puntura bitartean.

e) Jardueraren formulazioan, edukian eta garapenean genero-ikuspegia barne hartzea, emakumezkoen eta gizonezkoen egoera, baldintza eta behar ezberdinak kontuan hartuta. Hamar puntura bitartean.

f) Kultur jatorri ezberdineko pertsonek jarduera lantzen eta gauzatzen parte hartzea. Hamar puntura bitartean.

8. artikulua.– Deialdiaren ebazpena.

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Immigrazioko zuzendariak, Euskal Autonomia Erkidegoko immigrazioaren esparruan jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen Dekretuan aurrez ikusitako kide anitzeko organoak aurkeztu diren eskabideei buruz egindako txostena aldez aurretik aztertu ondoren, diru-laguntzak emateari buruzko Ebazpena emango du eta erakunde interesatuei jakinaraziko die sei hilabeteko gehieneko epean, Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera kontatzen hasita. Ondoren, ebazpena EHAA aldizkarian argitaratuko da.

2.– Adierazitako epea amaitu eta jakinarazpena egin ez bada, egindako eskaera ezetsitzat hartu ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Lege horrek Administrazioari berariaz ebazteko ezartzen dion betebeharraren kaltetan izan gabe.

9. artikulua.– Betebeharrak.

1.– Agindu honen babesean emandako diru-laguntzen Erakunde onuradunek immigrazioaren esparruan jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen ekainaren 25eko 155/2002 Dekretuaren 8. artikuluan aurrez ikusitako betebeharrak dituzte.

2.– Adierazitako araudiak aipatzen dituen memoriak eta egiaztagiriak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, jarduera amaitzen denetik aurrera kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Erregimen Osagarria.

Agindu hau, immigrazioaren esparruan jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen ekainaren 25eko 155/2002 Dekretuaren garapena eta gauzatzea da.

Bi araudiek aurrez ikusi gabekoan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta interesatuek Aginduaren kontrako aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, Agindua esandako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Indarrean sartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 16a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

I. ERANSKINA

2004. URTERAKO LAGUNTZA EKONOMIKOEN

ESKABIDEA: KULTURARTEKOTASUNA
SENDOTZEKO LAGUNTZAK

Eskatzailea: 	

Ordezkotza 	

NAN/AIZ 	

Erakundea 	

AZALPENA

Lehenengoa.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Aginduan araututako eta _____________-(e)ko _____________ zenbakiko EHAAn argitaratutako laguntza-deialdian exijitzen diren baldintzak betetzen ditut.

Bigarrena.– Eskabidearekin batera (1. eranskina), Dekretuak eta deialdi hau arautzen duen Aginduak aipatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak eta gainerako egiaztagiriak aurkeztu ditut, II., III., IV., eta V. eranskinen arabera.

ESKARIA

_____________ euroko diru-laguntza jasotzea; horretarako, laguntza-deialdian eskatutako dokumentazioa eta datuak aurkeztu ditut (II., III. IV. eta V. eranskinak)

___________-(e)n, 2004ko _____-aren ___-(e)an.

ESKATZAILEA

IMMIGRAZIO ZUZENDARI JAUNA – ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA - VITORIA-GASTEIZ

II. ERANSKINA

ESKABIDE-ORRIA, 2004. URTEA: KULTURARTEKOTASUNA SENDOTZEKO PROGRAMAK EGITEN DITUZTEN IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZAK1

GKE/Erakunde eskatzailea:	

	

Proiektuaren izenburua:	

	

Deialdia:	

	

Erregistro-zk.:	

	

Data:	

INFORMAZIO OROKORRA

PROIEKTUA AURKEZTEKO DATUAK

Proiektuaren izenburua (gehienez hamar hitzetan):

	

EAEko hedapena (hartzen dituen inguruak):

	

GKE/Erakunde eskatzailea:	

(Dokumentazioa/Informazioa erantsi III. ERANSKINEAN)

	

Helbidea/Sozietatearen egoitza:	

Telefonoa:	

Faxa:	

Posta elektronikoa:	

IFZ:	

Eraketa-data:	

Izaera juridikoa:

	

EAEn ardura duen pertsona:

	

Kargua:	

Sinadura, eskabidearen erantzukizuna bere gain hartzeko:

	

Harremanetarako pertsona:	

IRAUPENA

Aurrez ikusitako hasiera-data:	

Aurrez ikusitako amaiera-data:	

Proiektua gauzatzeko guztira zenbat hilabete beharko diren:	

1 Sentsibilizaziorako Jardunaldiak, Topaguneak eta Biltzarrak diruz laguntzeko eskabideak egiteko, ez hartu kontuan 4.2, 4.3, 7,8 eta 10. puntuak.

FINANTZAKETA, GUZTIRA

Kostua, guztira:

EUSKO JAURLARITZARI eskatutako ekarpena:

Eskatu edo emandako bestelako ekarpenak (zehaztu):	

1.– PROIEKTUAREN DESKRIBAPEN LABURRA (proiektua zertan den laburtu, daturik garrantzitsuenak adierazita: 5-10 lerrotan deskribatu proiektuaren zergatia, helburuak, eta espero diren emaitzak, baita interesgarri izan daitezkeen bestelako datuak ere)

2.– KOKAPEN ZEHATZA. (Proiektua non gauzatuko den: EAEko eskualdeak, hiriak, auzuneak, udalerriak)

3.– AURREKARIAK, TESTUINGURUA ETA ZERGATIA (Azaldu nola sortu zen ekimena, zein lotura dagoen proiektua aurkezten duen erakundearen eta EAEn ekintza jasoko duten pertsonen artean, zein toki-erakundek, nazioarteko erakundek,… parte hartzen duten; EAEn egin diren antzeko ekimen eta proiektuak deskribatu, proiektua gauzatzeko nolako koordinazioa egingo den, nola egin den identifikazioa eta formulazioa eta aurretiaz azterketarik dagoen; halakorik balego, IV. eranskinean jasoko da; adierazi testuingurua osatzeko bestelako datu interesgarriak).

4.– HARTZAILEAK (proiektuaren onuradun edo hartzaile diren pertsona edo taldeak, hau da, nori zuzentzen zaion proiektua)

4.1.– Identifikazioa (sektorea, adina, kopurua, ….,sexuen arabera bereizita

4.2.– Hautatzeko irizpideak (egoki iritziz gero, taldearekin egindako beste jarduera batzuk azaldu)

4.3.– Proiektuan, zein fasetan hartzen duten parte (hasierako harremanak, jardueran parte hartzea, nola, noiz, eta abar)	

5.– PROIEKTUAREN HELBURUA (Azaldu zer lortu nahi den, proiektua arrakastaz burutuz gero)

6.– LORTU NAHI DIREN EMAITZAK (zehaztu, numeroen bidezko adierazleak erabilita, proiektua gauzatzen ari den bitartean egingo diren produktu eta zerbitzuak, eginiko jardueren emaitza izan eta helburua lortzeko aukera emango dutenak)

7.– AURREZ IKUSITAKO JARDUEREN ZERRENDA (deskribatu emaitzak lortzeko egingo diren ekintzak, ekintza bakoitzerako behar diren giza-baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak zehaztuz. V. eranskinean egin beharko da kostuaren banaketa).

8.– JARDUEREN KRONOGRAMA (7. atalean deskribatutako jarduerak lehenengo zutabean zerrendatuko dira. X batez adieraziko da jarduera bakoitza gauzatzeko denbora).

JARDUERAK	1.	2.	3.	4.

Hiruhilekoa

					

					

					

					

					

9.-PROIEKTUA FINANTZATZEKO AURREKONTUA. FINANTZATZAILEEN ARABERAKO BANAKETA (V. eranskinean zehaztuko da aurrekontu-partida bakoitzeko aurrez ikusten den kostuaren banaketa, finantzatzaileak adierazita).

PARTIDAK	EUSKO 	EAEko 	Erakunde 	Beste 	 GUZTIRA

	JAURLARITZA	beste 	eskatzailea 	ekarpen

		administrazio 		pribatu

		publiko 		batzuk

		batzuk

KOSTUAK 						

A.I. Materialak eta ekipoak						

A.II. Langileak*						

A.III. Bidaiak eta egonaldia						

A.IV. Kontratazioak						

A.V. Publizitatea						

A.VI.Funtzionamendua**						

GUZTIRA, EUROTAN

Kostu guztien

gaineko ehunekoa						

*Langile-gastuek ezin dute gainditu Programaren Aurrekontuaren %30.

**Funtzionamendurako gastuen ehunekoak ezin izango du gainditu Eusko Jaurlaritzari eskatutako dirulaguntzaren kostuen %15, Eusko Jaurlaritzari eskatutako zenbatekoa 24.000 euro edo gutxiago bada; %10, 24.000 euro eta 48.000 euro bitartekoa bada, eta %5, 48.000 euro baino gehiago bada.

10.– BIDERAGARRITASUN ETA JARRAIPENARI BURUZKO TXOSTENA (kanpoko laguntza amaituta, proiektuak etorkizunean iraungo duela bermatzen duten faktoreak, proiektuak jarraitzen badu; kasu horretan, IV. eranskinean jasoko dira egindako azterketa teknikoak, beste erakundeekiko hitzarmenak, gizarte eta kulturari buruzko ezaugarriak, prestakuntzarako aurreikusitako neurriak…, hots, epe luzean proiektuak jarraituko duela ziurtatzen duten datuak).

11.– BESTE KONTU GARRANTZITSU BATZUK

11.1.– Genero-ikuspegia, proiektuan eta hartzaileei dagokienez. Emakumezkoen egoeran eta genero-harremanetan esku hartzearen eraginak neurtzeko adierazleak.

11.2.– Nola laguntzen du proiektuak beste kultura batzuekiko balio positiboak euskal gizartean zabaltzen?

11.3.– Erabiliko den metodologia. Azaldu zergatik aukeratu den metodologia hori. Proiekturako erabiliko diren giza- eta gauza-baliabideak.

11.4.– Bestelako gizarte erakunde eta instituzio publikoekiko koordinazio-ildoak.	

12.– ERANSKINEN ZERRENDA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

III. ERANSKINA.– GKE/erakunde eskatzailearen dokumentazio/informazioa (informazio hau behin bakarrik aurkeztuko da, deialdian aurkeztutako proiektuak hainbat izanik ere):

a) Dagokion Erregistroko inskripzioaren eta estatutuen fotokopia kautotua, baita eskabidea sinatzen duen pertsonaren ahalordetze-agiriarena ere (baldin eta lehenengo aldiz aurkezten bada edo 2003. urtean aurkeztutako dokumentazioaren aldean aldaketarik badago)

b) Dekretu honetan jasotako laguntzak eskatu nahi dituzten erakunde guztiek ondokoak aurkeztu beharko dituzte: IFZ txartelaren fotokopia, eta zerga-betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak ordainduta daudela ziurtatzeko agiria, agindu hau argitaratu baino hilabete lehenagoko datarekin, gehienez ere.

c) Erakundearen organigrama. EAEn, estatuan, Europan dauden soldatapeko langileak eta soldatarik ez dutenak. Bazkideen kopurua, boluntarioen kopurua, laguntzaileak eta erakundeko kideak. EAEko edota beste lekuren bateko ordezkaritzak. Immigrazio arloko beste erakunde batzuekiko atxikimendua edo afiliazioa.

d) Aurreko urteko kontu-balantzea.

e) Aurkezten den arloan duen esperientzia. Azken urteetan bideratu diren antzeko proiektuak. Proiektuen izenburuak eta zenbatekoa eurotan.

IV. ERANSKINA.– Proiektuaren jarraipena ziurtatzen duen beharrezko dokumentazioa aurkeztu: hitzarmenak, abalak, EAEko beste erakunde batzuen gutunak; proiektuak etorkizunean iraungo duen ziurta dezakeen beste edozein informazio;

V. ERANSKINA.– Aurrekontu-banaketa, partida eta finantzatzaileen arabera. Giza baliabideak, baliabide materialak eta teknikoak zehaztu, jarduera bakoitzeko kostua adierazita. Hala badagokio, erakunde eskatzaileez kanpoko proforma-fakturak, aurrekontuak edota balorazioak aurkeztu.


Azterketa dokumentala