Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2004ko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1189

17/04 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Uribe Eskualdeko zuzendari gerentearena, Pilar Lafuente Mesanza andreari, Bizkaiko Osasun Barrutian, Uribeko Eskualdean, Erandioko Lehen Mailako Atentzioko Unitateko unitateburu funtzioak esleitu izana errebokatzen duena.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak maiatzaren 4ko 1002/98 Ebazpenaren bidez, lehen mailako atentzioko unitateburu funtzioak esleitu zitzaizkion Pilar Lafuente Mesanza andreari, Bizkaiko Osasun Barrutian, Uribeko Eskualdean, Erandioko Lehen Mailako Atentzioko Unitatean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehena.– Pilar Lafuente Mesanza andreari, berak hala eskatuta, Bizkaiko Osasun Barrutiko Uribeko Eskualdean, Erandioko Lehen Mailako Atentzioko Unitateko unitateburu-funtzioak esleitu izana errebokatzea, eta, aldi berean, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2004ko urtarrilaren 31tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesatuari, Asitentzia Sanitarioko Zuzendaritzari, Nomina Zerbitzuari eta Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.– Deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari atxikiz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Leioa, 2004ko urtarrilaren 29a.

Uribeko Eskualdeko zuzendari gerentea,

CARLOS SOLA SARABIA.


Azterketa dokumentala