Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2004ko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1188

20/04 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdeko zuzendari gerentearena, Carlos Jesús Benito Gómez jaunari, Gipuzkoako Osasun Barrutian, Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdean, P.A.C.–Donostiako Lehen Mailako Atentzioko Unitateko unitateburu funtzioak esleitu izana errebokatzen duena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 1008/98 Ebazpenaren bidez esleitu zitzaizkion Carlos Jesús Benito Gómez jaunari, Gipuzkoako Osasun Barrutian, Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdean, P.A.C.–Donostiako Lehen Mailako Atentzioko Unitateko unitateburu funtzioak.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Gerentzia honek hau

EBATZI DU:

Lehena.– Carlos Jesús Benito Gómez jaunari, berak hala eskatuta, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko P.A.C.–Donostiako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak esleitu izana errebokatzea, egindako lanagatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2003ko abenduaren 31tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesatuari, Asitentzia Sanitarioko Zuzendaritzari, Nomina Zerbitzuari eta Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.– Deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari atxikiz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Donostia-San Sebastián, 2004ko urtarrilaren 15a.

Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdeko

zuzendari gerentea,

EDUARDO GONZALEZ LOMBIDE.


Azterketa dokumentala