Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2004ko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1005

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 9koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, Yvonne Lallana del Río andreari "2003-2004 Ikertzaileak Prestatzeko Programako" beka emateko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko martxoaren 11ko Aginduaren bitartez (apirilaren 21eko EHAA), Ikertzaileak Prestatzeko beketarako (2003-2004) deialdia egin zen. Bada, agindu horretan xedatutako betetzearren, Aholku Batzorde Bereziak egindako ebaluazioarekin bat etorriaz eta Unibertsitate zuzendariak eta Zientzia Politikarako zuzendariak osatutako batzordeak egindako proposamenez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– "2003-2004 Ikertzaileak Prestatzeko Programako" doktorego aurreko modalitatean beka ematea Yvonne Lallana del Río andreari. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko martxoaren 11ko Agindua egin zen beka horretarako deialdia (apirilaren 21eko EHAA).

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 9a.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,

JON BARRUTIA GUENAGA.


Azterketa dokumentala