Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2004ko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1003

30/2004 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari atxikita dagoen "Itelazpi SA" sozietate publikoko zuzendaritza-karguen zerrenda onartzeko dena.

"Itelazpi, S.A." sozietate anonimo publikoa irailaren 23ko Dekretuaren bidez sortu zen. Dekretu horren bidez, hain justu, Euskal Autonomia Erkidegoari baimena eman zitzaion Itelazpi SA sozietate anomimo publikoa sortzeko eta sozietateko partaidetzak erosteko.

Sozietatearen estatutuen 19. artikuluan zuzendari nagusiaren kargua sortu eta arautzen da: sozietatearen egitura organikoaren barruan hierarkian dago eta erantzukizundun kargua da; hierarkia horren arabera, Administrazio Kontseiluaren jarraibideak betez burutu behar ditu egitekoak.

Otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuaren bidez, zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-kideen estatutu pertsonala arautu zen (dekretu hori Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1999ko maiatzaren 5eko agindu batez garatu zen). Dekretu horren 3.2 artikuluan agindutakoa betez, "Itelazpi SA" sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluak sozietateko zuzendari nagusia zuzendaritza-kargutzat hartzeko erabakia hartu zuen 2003ko abenduaren 18an egindako bileran.

130/1999 Dekretuaren 3.1 artikuluan agintzen denez, zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-karguen zerrendak Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu behar ditu dekretu baten bidez. Bestalde, urriaren 26ko 348/1999 Dekretuaz, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari atxikita dauden sozietate publikoetako zuzendaritza-karguen zerrenda onartu zen. Beraz, 130/1999 Dekretuaren 3.1 artikuluan agindutakoa betez eta urriaren 26ko 348/1999 Dekretua osatzeko, "Itelazpi SA" sozietateko zuzendaritza-karguen zerrenda onartu behar da.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko otsailaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– "Itelazpi SA" sozietate publikoaren zuzendaritza-karguen zerrenda onartzea, otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuan jasotako ondorioetarako. Zuzendaritzaren osaera hau da:

– Sozietateko zuzendari nagusia.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko otsailaren 10ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala