Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
745

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Unibertsitate-eskolako Irakasle Titularrak, izendatzeko dena. Plaza horietarako deialdia 2001eko azaroaren 26ko Erabakiaren bidez egin zen (abenduaren 11ko "Estatuko Buletin Ofiziala").

Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan adierazitakoaren arabera, eta interesatuak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2001eko azaroaren 26ko (abenduaren 11ko "Estatuko Buletin Ofiziala") Erabakiaren bidez deialdia eginiko Unibertsitateko plazak betetzeko lehiaketa epaitu behar duen batzordeak proposamen bat egin zuen. Errektoregoaren 2003ko irailaren 27ko (urriaren 20ko "Estatuko Buletin Ofiziala") Erabakiaren bidez izendatu zen batzorde horren proposamenarekin bat etorriz.

Unibertsitate-eskolako Irakasle Titularrak:

–. Jose Ignacio Barbara Urruticoechea jauna, N.A.N.–zkia 14.960.960, jakintza-arloa: "Irudigintza". Saila: Irudigintza.

–. Maria Carmen Perez Urraza andrea, N.A.N.–zkia 14.924.930, jakintza-arloa: "Didaktika eta Eskola-Antolakuntza". Saila: Didaktika eta Eskola-Antolakuntza.

–. Elena Bernaras Iturrioz andrea, N.A.N.–zkia 15.951.350, jakintza-arloa: "Bilakaeraren eta Hizkuntzaren Psikologia". Saila: Bilakaeraren eta Hizkuntzaren Psikologia.

Erabaki honek administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Leioa, 2004ko urtarrilaren 2a.

ERREKTOREA.

E.E. (2000-6-14eko Erabakia)

Irakasleen errektoreordea,

VÍCTOR URRUTIA ABAÍGAR.

Azterketa dokumentala