Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
651

LEHIAKETA. Iragarkia, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko instalazioak garbitzeko zerbitzua helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratuta esleitzekoa (KBN C02/71/2003 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/71/2003

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko instalazioak garbitzeko zerbitzua.

b) Loteak: ez.

d) Entregatzeko lekua: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia, Arkaute (Araba).

d) Gauzatzeko epea: 2005eko abenduaren 31ra arte, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Guztira:

Bi milioi eta laurehun mila euro (2.400.000).

5.– Behin-behineko fidantza.

Behin-behinekoa: 48.000 euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea, 1, beheko solairua.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 94 501 89 27

e) Faxa: 945 01 89 50.

f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko martxoaren 11.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: taldeak, azpitaldeak eta kategoria):

U taldea, 1 azpitaldea, d kategoria (III taldea, 6 azpitaldea, d kategoria)

b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko martxoaren 12a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2004ko martxoaren 22a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2004ko urtarrilaren 19a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak edo pleguak jasotzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 19a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala