Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Eibarko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
646

EDIKTUA, adostasunik gabeko banaketa bati buruzko 286/03 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

EDIKTUA

Eibarreko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia.

L2 286/03 adostasunik gabeko banaketa bati buruzko judizioa.	

Alde demandatzailea: Alfonso Garzo Marin

Alde demandatua: Sandra Milena Loaiza Bermudez

Gaia: banaketa

Aipatu judizioan alde demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da, eta zedula horretako testua hauxe da hitzez hitz:

EPATZE-ZEDULA

Epatzeko agintzen duen auzitegia:

Eibarreko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia.

Ebazpenaren gaia:

goian aipatutakoa.

Nor epatzen den:

Sandra Milena Loaiza Bermudez, alde demandatua denez.

Epatzearen xedea:

demandari erantzuteko, alde demandatua den judizioan —aipatutakoan— agertzea. Demandaren, erantsitako dokumentuen eta demanda onartzeko autoaren kopiak aurkezten dira.

Zein auzitegiren aurrean azaldu behar duen:

epaitegi honen egoitzan.

Azaltzeko epea:

epatze hau egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako hogei egun baliodunekoa.

LEGEZKO OHARTARAZPENAk

1.– Azaltzen ez bada, auzi-ihesian dagoela deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena eginda gero ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 496. eta 497. artikuluak).

2.– Abokatu batek lagundurik eta prokuradore baten bitartez azaldu beharko da judizioan (PZLb-ko 750. artikulua).

3.– Prozesua gauzatzen ari delarik helbide aldaketaren bat badago, auzitegi honi jakinarazi beharko zaio (PZLb-ko 155.5 artikuluko lehen paragrafoa).

Eibar, bi mila eta hiruko abenduaren hamazortzia.

IDAZKARI JUDIZIALA

Alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2003ko abenduaren 18ko Probidentziaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epatze-eginbidea gauza dadin, hain justu ere.

Eibar, bi mila eta hiruko abenduaren hamazortzia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala