Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
640

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 23koa, Arrantza sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren menpe-menpeko eremuetako azpiegituretarako eta garapenerako ematen diren diru-laguntzetarako deialdia finantzatzea helburu duen kredituaren gehikuntza argitara ematen duena 2003. ekitaldirako.

2003ko maiatzaren 30eko Aginduaren bitartez, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuaren itzalpean Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren menpe-menpeko eremuetako azpiegituretarako eta garapenerako ematen diren diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea ireki zen.

Diru-laguntza-deialdi hori finantzatzeari begira, agindu horren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak hiru milioi (3.000.000) eurotik gorako gastua onartu zuen eta 3.113.900 eurotan finkatu zuen gehienezko gastua.

Nolanahi ere, artikulu horrekin bat, zenbateko horrek aurrekontu-aldaketak izan ditzake, eskatutako laguntzen guztizkoa kontutan hartuta, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren beste programa batzuek gauzatzetik eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta beste erakunde publikoen artean ezarri beharreko lankidetza-hitzarmenetatik atera daitezkeen aurrekontu-baliabide agortu gabeen arabera; beti ere, laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Izan ere, azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuan jasotako diru-laguntzei dagokienez, Arrantza sailburuordeari dagokio horren berri ematea.

Azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuan jasotako diru-laguntza horietara biltzeko aurkeztutako eskabideak aztertu eta gero, eta, sektorea garatzeko eta bultzatzeari begira laguntza horien garrantzia kontuan hartuta, beharrezkoa da deialdi hori finantzatzeko jarritako diru-baliabideak handitzea.

Arrantza Eskualdeen Garapeneko Zuzendaritzak, azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuan jasotako diru-laguntzei buruzko kudeaketa-lanak egitearen ardura duenak, honako hau ebatzi du, bidezko izapideak egin ondoren: diru-laguntza horietarako ordainketa-kreditua (49.235 euro gehituz) aldatzea.

Horrela, hirugarren artikulu horrek gaitutako kreditua eta aurrekontu-eskuarteak kontuan hartuta, beharrezkoa da kreditua 49.235 eurotan handitzea.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuaren itzalpean Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren menpe-menpeko eremuetako azpiegituretarako eta garapenerako ematen diren diru-laguntzetarako deialdia (Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2003ko maiatzaren 30eko Agindu bidez egindakoa) finantzatzea helburu duen kreditua 49.235 eurotan handitu dela eta gehienezko gastua 2003. ekitaldirako 3.163.135 eurotan finkatu dela argitara ematea. Horietatik 763.135 euro, 2003ko ekitaldiko ordainketa-kredituak dira; 2.400.000 euro berriz, 2004ko ekitaldiko konpromiso-kredituetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 23a.

Arrantza sailburuordea,

LUIS MIGUEL MACIAS PEREDA.


Azterketa dokumentala