Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
622

EBAZPENA, 2004ko urtarrilaren 21ekoa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako onartutako eta baztertutako azterketarigaien behin-behineko zerrenda behin betiko egiten duena.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2003ko irailaren 25eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 2003-10-15; 201 zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.

Proba hauetarako onartutako eta baztertutako azterketarigaien behin-behineko zerrenda Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2003ko abenduaren 10eko Ebazpenaz (EHAA, 2003-12-26; 252 zk.) argitaratu zen.

Zerrenda honen kontrako erreklamazio epea amaiturik, aurkeztu direnak aztertu eta ebatzi ondoren, deialdiko 10. oinarriarekin bat etorriz, aipatu zerrenda behin betiko egiten da ebazpen honen bidez. Gauzak horrela,

EBATZI DUT:

1.– Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2003ko abenduaren 10eko Ebazpenaz (EHAA, 2003-12-26; 252 zk.) argitaratutako onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, aipatu zerrenda beste barik behin betiko egitea.

2.– Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ipini ahal izango da Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren aurrean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko urtarrilaren 21a.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.


Azterketa dokumentala