22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Derioko Udala
619
IRAGARKIA, honako lanpostu hau betetzeko deialdiaren oinarri-arauei buruzkoa: "udaltzaingoko agente lehena", lehiaketa-oposaketa, barne-sustapeneko sistema, 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigorrezkotasun-datarik gabe.
Bizkaiko Egunkari Ofizialean, 2004ko urtarrilaren 8an, 4. zenbakian, agertzen dira argitaratuta deialdiaren prozedura-oinarriak. Horren arabera, "udaltzaingoko agente lehena" lanpostu bat bete nahi da, lehiaketa-oposaketaz, barne-sustapeneko sistema erabiliz, 3. hizkuntza-eskakizuna duela, derrigorrezkotasun-datarik gabe, Administrazio Bereziko eskalan, Zerbitzu Berezien azpieskalan, agente lehena postuan.
Deialdi honekin zerikusirik duten hurrengo iragarkiak Bizkaiko Egunkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-oholean argitaratuko dira, eta horietan bakarrik.
Eta hori guztia jakinarazten zaio jendeari, dagozkion ondorioak sor ditzan, eta, aldi berean, jakinarazten da oposaketa horretan parte hartzeko eskaera-orriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango dela, deialdiaren iragarkia Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Derio, 2004ko urtarrilaren 9a.