Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
618

EBAZPENA, 2004ko urtarrilaren 14koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko dei publikoa egiteko dena.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian hutsik dago Kanpo Harremanetarako Teknikari Aditua lanpostua. Lanpostuaren kodea 002634 da eta dotazio zenbakia, berriz 12. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2d) artikuluan xedatutakoaren arabera (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, sail honek ebazpen honen eranskinean jasotako lanpostua izendapen askez betetzeko deia egitea erabaki du. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK:

Lehena.– Ebazpen honen bitartez deitutako lanpostu honetara, ezarri zaizkion baldintzak (ebazpen honen eranskinean agertzen dira) betetzen dituzten funtzionarioek jo ahalko dute.

Bigarrena.– Interesdunak eskaera Lehendakaritza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko du eta bertan, dagozkion datuak eta betetzen ari den lanpostua adierazi beharko ditu. Bestalde, eskaera aurkezteko 15 egun balioduneko epea izango du, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Izangaiak eskaerarekin batera curriculuma igorri behar du eta bertan honako hauek adieraziko dira:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan bete dituen lanpostuak.

c) Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezken bestelako merituak.

Horrez gain, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa eta adierazitako merituen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko ditu; halaber, egoki iritziz gero, nahi beste argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.

Laugarrena.– Deialdi hau Lehendakaritzako idazkari nagusiak ebatziko du. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita, gehienez hilabeteko epean.

Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzako idazkari nagusiari, jakinerazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengotik, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 14a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Kanpo Harremanetarako Teknikari Aditua.

– Kodea: 002634, dotazio zenbakia 12.

– Lantokia: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian.

– Lantokiaren udalerria: Brusela.

– Kidegoa: A1/A2.

– Lantokiko osagarriaren maila: 28.

– Berariazko osagarria: 23.468,56 euro.

– Hizkuntz eskakizuna: 3, derrigortasunezko data gabe.

Lanpostuaren betekizunak:

– Administrazioaren goi-mailako kidegoan edo goimailako teknikarien kidegoan karrerako funtzionarioa izatea

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren karrerako funtzionarioa izatea eta zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeagatiko eszedentzian egotea.

– Era berean, parte har dezakete, zerbitzu aktibora itzuliz prozedura honen bidez, derrigorrezko lan utzialdian daudenak, beste administrazio publiko batzuetan ari direnak eta egitekotik baztertuak eta borondatezko lan utzialdian daudenak -azken hauek gutxieneko epea bete badute-.

– 4 urteko esperientzia dutenak deitutako lanpostua atxikita dagoen kidegoei dagozkien berezko lanetan.

– Nazioarteko edo Europako elkarteko zuzenbidearen arloko prestakuntza (masterra edo graduondoko titulua, gutxienez 180 ordu)

– Frantseseko edo ingeleseko ezagupenak, HEO-eko 4. maila edo baliokidea.


Azterketa dokumentala