Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Arbitraje Batzordea
616

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: "Ebazpena, 2001eko uztailaren 16koa, Ebazpen Batzordearen Osokoarena, 1/01 eskumen-arazori dagokiona. Eskumen-arazoa Eusko Jaurlaritzaren legelariek aurkeztu zuten, Bizkaiko Foru Instituzioek erakunde publiko eta pribatuetan duten ordezkaritzari buruz Euskal Herritarrok taldeak egindako Foru-Arau Proposamenaren aurka".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Goian aipatu moduko hutsa egin zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (188. zk.a) 2001eko irailaren 27an argitaratu zen ondoko ebazpenean: "EBAZPENA, 2001eko uztailaren 16koa, Ebazpen Batzordearen Osokoarena, 1/01 eskumen-arazori dagokiona. Eskumen-arazoa Eusko Jaurlaritzaren legelariek aurkeztu zuten, Bizkaiko Foru Instituzioek erakunde publiko eta pribatuetan duten ordezkaritzari buruz Euskal Herritarrok taldeak egindako Foru-Arau Proposamenaren aurka". Beraz, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

– Izenburuan eta lehen paragrafoaren bukaeran, 17557. orrialdean, honakoa dioenean:

"EBAZPENA …"

esan behar du:

"ERABAKIA …"


Azterketa dokumentala