
12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia Málagako Ordezkaritza
338
JAKINARAZPENAK, ediktu bidez, premiamenduzko probidentzien berri ematen dutenak.
Jaulkipen zenbakia: 03.3.1.15.007 eta 03.3.1.15.008
Ondorengo zerrendan agertzen diren zordunei ezin izan zaie jakinarazpenik egin, dela Zerga Administrazioaren erregistroetan jasota ditugun helbideetan aurkitu ez ditugulako, dela legearen arabera jakinarazpena jaso dezaketen pertsonek ez jasotzeko hainbat arrazoi alegatu dituztelako. Hori dela eta, ediktu honen bidez honakoa jakinarazten zaie:
Zergadunari/ei jakinarazten zaio/e, Dirubilketari buruzko Araudi Orokorraren (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua) 103. artikuluak dioenari jarraiki, zorra borondatezko aldian ordaindu ez duenez, Zergei buruzko Lege Orokorraren 127. artikuluak dioenaren arabera, organo eskudunak honakoa erabaki duela:
"Dirubilketari buruzko Araudi Orokorraren 100. eta 106. artikuluek aitortzen dizkidaten ahalmenez baliatuz, ordaindu gabeko zorraren %20ko premiamenduzko gainordaina likidatzen dut, eta premiamenduzko probidentzia ematen dut, zordunaren/en ondareen edo bermeen aurka jo dadin zorra kobratzeko, betiere, gainordaina aipatutako araudiaren 108. artikuluak ezartzen dituen epeetan ordaindu ezean".
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
NAN/IFK	IZENA EDO BALTZUAREN IZENA	HELBIDEA	LIKIDAZIO GAKOA	 KONTZEPTUA	ZENBATEKOA	PREMI-
						PROBID- DATA
9315007-F	REGALADO RICO, JOSE RAMON	PD. VEGA SANTA MARIA S/N.º, ALORA	C1500003480118275	TRAFICO:48/8017984 9661 BWG	649,09	01-07-2003
25591901-P	LOPEZ RAMÍREZ, JOSE DAVID	. ANTONIO CABRERA 7, ARRIATE	 C1500003010122419	ZEHAPENA: HERRITARREN 	361,20	20-08-2003
				SEGURTASUNA
27391383-Q	ROSALES RIOS, JOSE DAVID	. ARROYO REAL BQ, C 1D, SN, FUENGIROLA	C1500003480122037	TRAFICO:48/3494840 MA-8782-C	108,18	20-08-2003
13059126-W	RUIZ ALEJOS CARRILLO, EMILIO	. SOROLLA 30, ESC. B, BENALMADENA	C1500003480118286	REAL DECRETO 13/92 	72,12	01-07-2003
				EN RELACION R.D.L.
Errekurtsoak:
Berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke premiamenduzko probidentzia eman duen organoari 15 eguneko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo, bestela erreklamazio ekonomiko-administratiboa jurisdikzio horretako auzitegi eskudunari epe berean. Baina, ezin izango dira errekurtso biak aldi berean aurkeztu.
Aurka egiteko arrazoiak:
Hona hemen premiamenduzko prozeduraren aurka egiteko arrazoiak (Zergei buruzko Lege Orokorraren 138.1 artikulua, eta Dirubilketari buruzko Araudi Orokorraren 99.1 artikulua)
– zorra ordaintzea edo iraungitzea.
– preskripzioa
– atzeratzea
– likidazioaren jakinarazpena ez egitea edo deuseztatzea edo etetea
– betearazteko emandako tituluak formazko akatsa izatea
Prozedura etetea:
Dirubilketari buruzko Araudi Orokorraren 101. artikuluan aipatutako baldintzetan eta eran baino ez da etengo premiamenduzko prozedura, nahiz eta errekurtsoa jarri. Araudi hori abenduaren 20ko 1684/1990 EDan dago jasota
Atzeratzeko eskaria:
Dirubilketari buruzko Araudi Orokorraren 48. artikuluaren arabera, bilketa exekutiboko aldian dauden zorren ordainketa atzeratu egin daiteke, baita zatika egin ere.
Ordainketa atzeratzeko edo zorra zatika ordaintzeko eskaria ordainketa egin behar den lurraldeko ZAEAren ordezkaritzan edo administrazioan egingo da.
Ordaintzeko lekua:
ZAEAren ordezkaritza edo administrazioan kutxa-zerbitzua betetzen duen erakundea.
Berandutzako interesa:
Zor diren zenbatekoek, premiamenduzko gainordainak izan ezik, berandutzako interesak sortuko dituzte, borondatez ordaintzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera. Zorrak zergakoak edo zergaz bestekoak diren, interesak Zergei buruzko Lege Orokorraren 58. artikuluan edo Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren 36. artikuluan ezarritakoaren arabera ezarriko dira.
Kostuak:
Prozeduran kostuak sortzen badira, administrazioak zordunari kobratuko dizkio, Dirubilketari buruzko Araudi Orokorraren 153. eta 157. artikuluek diotenari jarraiki.
Ordainketa egiteko epeak:
(Dirubilketari buruzko Araudi Orokorraren 108. art.).
a) jakinarazpena hilaren 1etik 15era jasoz gero, ordainketa hil horren 20ra arte edo hurrengo egun baliodunera arte egin daiteke.
b) jakinarazpena hilaren 16tik hilaren bukaerara jasoz gero, ordainketa hurrengo hileko 5era arte edo hurrengo egun baliodunera arte egin daiteke.
Interesduna prozeduran azaltzea:
Zorduna bere kabuz edo ordezkari baten bitartez azal daiteke espediente exekutiboan. Iragarki hau argitaratu eta zortzi eguneko epean agertu ezean, interesdunari prozeduraren hezurmamitzea amaitu arteko eginbide guztiak jakinarazi zaizkiola joko da, agertzeko duen eskubidearen kalterik gabe.
Malaga, 2003ko azaroaren 17a.
Dirubilketa Zerbitzuko burua,
JUAN MANUEL MORENO RUIZ.
RSS