Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
337

IRAGARKIA, lau mila bostehun eta zazpi euro eta berrogeita hamar zentimoko (4.507,50) diru-kopurua Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharraren berri ematen duen Kultura sailburuaren Agindua Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra entitateari jakinarazteko dena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluaren arabera Iragarkiaren idazpuruan aipatu egintza administratiboa interesdun entitateari jakinarazten saiatu ondoren, ezinezkoa gertatu da berau burutzea, ondorioz, goian aipatu den Legearen 59.4. artikuluan xedatuaren arabera Iragarki hau argitaratzen da.

Hori horrela izanda,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazpena.

Kultura sailburuaren 2002ko apirilaren 10eko Aginduaren babesean (2002ko apirilaren 17ko EHAA, 72 zk.) "Jalgi hadi dantzara" egitasmoa garatu ahal izateko adjudikatu eta ordaindutako lau mila bostehun eta zazpi euro eta berrogeita hamar zentimoko diru-kopurua (4.507,50 euro) –dirulaguntzaren lehenengo zatiaren zenbatekoa– Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar izanaren berri eta baita adjudikatutako dirulaguntzaren bigarren zatiari dagokion mila bostehun eta bi euro eta berrogeita hamar zentimoko diru-kopuruaren ordainketa (1.502,50 euro) behin betiko baliogabetzearen berri ere ematen duen Kultura sailburuaren 2003ko azaroaren 6ko Agindua Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra entitateari jakinaraztea.

Bigarrena.– Dirua itzultzeko bideak eta epea.

1.– Diru-itzulketa (4.507,50 euro) jarraian adierazten diren bi moduetako bat erabiliz egin ahal izango da:

a) Taloi baten bitartez, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren izenean. Taloia honako helbide honetara bidali beharko da: 01010 Vitoria-Gasteizko Donostia-San Sebastián kaleko 1 zenbakian kokatuta dagoen Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara.

b) GK-ko 2101 0381 09 0002788214 zenbakidun kontu korronteari transferentzia bat eginez eta honako kontzeptu hau adieraziz: Kultura Saila/AGO-200200/0093.

2.– Diru-itzulketa egiteko epea honako Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren dataren araberakoa izango da:

a) Iragarkia hilabete jakin bateko 1etik 15era bitartean argitaratzen bada, epea hurrengo hilabeteko 5ean bukatuko da edo, balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunean.

b) Iragarkia hilabete jakin bateko 16tik azken egunera arte argitaratzen bada, epea hurrengo hilabeteko 20an bukatuko da edo, balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunean.

3.– Aurreko puntuan adierazitako epea borondatezkotzat joko da.

4.– Borondatezko epe horren barruan dirurik ez itzultzea gertatuz gero, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko agintedun organoari emango zaio horren berri premiamenduzko bideari ekin ahal izateko, indarrean dauden xedapenetan ezartzen denaren arabera.

Hirugarrena.– Jakinarazpenaren gaia den Aginduaren aurkako errekurtsoak.

Administrazio-bidea amaitzen duen iragarritako Aginduaren aurka, interesdun entitateak aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango dio Kultura sailburuari hilabeteko epean –Iragarkia argitaratzen den egunetik kontatzen hasita– edo Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailari bi hilabeteko epean, Iragarkia argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala