
12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
336
IRAGARKIA. Horren bitartez, 09.237 zenbaki profesionala duen funtzionarioari, Herrizaingo Saileko Giza Baliabideetako zuzendariaren 2003ko irailaren 12ko Ebazpena jakinarazten zaio. Ebazpenak, Ertzaintzako funtzionario gisa nahitaezko erretiroa hartu beharra adierazten zuen.
2003ko irailaren 12an, Herrizaingo Saileko Giza Baliabideetako zuzendariak, 09.237 zenbaki profesionala duen Ertzainaren nahitaezko erretiroa adierazten zuen ebazpena eman zuen; ezintasunarengatik hartu behar du erretiroa eta, ondorioz, Ertzaintzako funtzionarioaren baldintza galduko du.
Jakinarazteko ohiko bideek ez dutenez eraginik izan, tramite hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera burutu da.
Horretarako, honakoa jakinaraziko zaio interesdunari: Administrazio bideari amaiera ematen ez dion ebazpen horren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Segurtasun sailburuordearen aurrean; horretarako, hilabeteko epea egongo da, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera zenbatuta; izan ere, horixe ezarri da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan. Bada, horren berri ematen da aipatutako prozedura-arauaren 58. artikuluan ezarritakoaren arabera eta, era berean, errekurtsoa jartzeko epean, Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren bulegoetan (Larrauri Mendotxe Bidea, 18) espedientea kontsultatu ahal izango duela jakinaraziko zaio.
Erandio, 2003ko irailaren 12a.
Giza Baliabideetako zuzendaria,
JUAN Mª BARASORDA GOIKOETXEA.
RSS