Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
333

IRAGARKIA, Legutianoko (Araba) saneamendu proiektuaren idazlanak egiteko aholkularitza eta sorospen teknikorako kontratua esleitu dela jakinarazteko dena. (63A/03).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 63A/03

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta sorospena.

b) Helburua: Legutianoko (Araba) saneamendu proiektuaren idazlanak.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko urriaren 20ko EHAA, 204 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona.

Guztira: laurogeita bi mila (82.000) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2003ko abenduaren 2a.

b) Kontratista: Saitec Ingenieros, SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita zortzi mila bederatziehun eta berrogeita hamar euro eta berrogei zentimo (68.950,40).

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 2a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala