Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
332

IRAGARKIA, ingurumen-arazoei eta eremu sentikorren babesari lotutako jardueren ingurumen-ikuskapen integratuan aholkularitza eta sorospen teknikoa emateko kontratua esleitu dela jakinarazteko dena.(52A/03).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 52A/03

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta sorospena.

b) Helburua: ingurumen-arazoei eta eremu sentikorren babesari lotutako jardueren ingurumen-ikuskapen integratuan aholkularitza eta sorospen teknikoa ematea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko urriaren 16ko EHAA, 202 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona.

Guztira: ehun eta bederatzi mila (109.000 ) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2003ko abenduaren 1a.

b) Kontratista: Ambio, SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta bederatzi mila (109.000 ) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala