Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
331

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko arro mediterraneoetako jabari publiko hidraulikoko eremuen eta zortasun eta zaintza eremuen gaineko baimen eta emakiden azterketa, analisia eta ingurumen irizpenak burutzeko kontratuaren lehenengo luzapena esleitu dela jakinarazteko dena. (85A/03).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 85A/03

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta sorospena.

b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko arro mediterraneoetako jabari publiko hidraulikoko eremuen eta zortasun eta zaintza eremuen gaineko baimen eta emakiden azterketa, analisia eta ingurumen irizpenak burutzeko lanen lehenengo luzapena.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: --

b) Prozedura: --

c) Esleitzeko era: --

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona.

Guztira: berrogeita bat mila bederatziehun eta laurogeita hamabi (41.992)euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2003ko azaroaren 25a.

b) Kontratista: Francisco Silván Beraza.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita bat mila bederatziehun eta laurogeita hamabi (41.992)euro.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala