Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
319

EBAZPENA, 2003ko azaroaren 23koa, Biodibertsitate zuzendariarena, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuen 2003ko maiatzaren 6ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitara ematen duena. Agindu hori, ingurumenaren arloan hezkuntza programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei diru-laguntzak ematekoa da.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 2003ko maiatzaren 6ko Agindu bateratuak arautzen ditu ingurumenaren arloko hezkuntza programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei diru-laguntzak emateko modua arautzen duenean, aginduan bertan jasotako ekintzak finantzatzeko zenbatekoa ezarri da.

Xedapen gehigarri bakarrean adierazitakoaren arabera, oinarrian ezarritako guztizko kopuru hori alda liteke, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan hartuta, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko aurrekontuak gauzatzetik atera daitezkeen aurrekontu-baliabide agortu gabeen arabera, eta laguntzei buruzko ebazpena hartu baino lehen. Biodibertsitatearen zuzendariaren ebazpen batek emango du horren berri.

Horri dagokionez, Biodibertsitateko zuzendariak honako hau ebatzi du, bidezko izapideak egin ondoren: programa horretarako diren kreditu propioei 639,52 euro gehitzea. Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik datozen laguntzei dagokienez, laguntzen kopuru osoa 422.538,52 euro izango da. 639,52 euro 2003rako ordainketa-kredituetarako dira.

Esandakoarekin bat, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratua onetsi duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluaren arabera, bidezko da gehikuntza hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Horiek horrela, honako hau,

EBATZI DUT:

Ingurumenaren arloko hezkuntza programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei diru-laguntzak emateko modua arautzen duen, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko maiatzaren 6ko Agindu bateratuak jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitara ematea, hau 422.538,52 eurotakoa izanik.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 23a

Biodibertsitatearen zuzendaria,

JOSU ERKIAGA LAKA.


Azterketa dokumentala