
12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
318
EBAZPENA, 2003ko urriaren 6koa, Biodibertsitate zuzendariarena, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2003ko maiatzaren 6ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitara ematen duena. Agindu hori, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumenaren arloko boluntario lanetarako proiektuak garatu eta boluntarioen sareak antolatzeko irabazizko xederik ez duten erakunde pribatuei diru-laguntzak ematekoa da.
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2003ko maiatzaren 6ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumenaren arloko boluntario lanetarako proiektuak garatu eta boluntarioen sareak antolatzeko irabazizko xederik ez duten erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko modua arautzen duenean, aginduan bertan jasotako ekintzak finantzatzeko zenbatekoa ezarri da.
Xedapen gehigarri bakarrean adierazitakoaren arabera, oinarrian ezarritako guztizko kopuru hori alda liteke, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan hartuta, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko aurrekontuak gauzatzetik atera daitezkeen aurrekontu-baliabide agortu gabeen arabera, eta laguntzei buruzko ebazpena hartu baino lehen. Biodibertsitatearen zuzendariaren ebazpen batek emango du horren berri.
Horri dagokionez, Biodibertsitateko zuzendariak honako hau ebatzi du, bidezko izapideak egin ondoren: programa horretarako diren kreditu propioei 47.300 euro gehitzea. Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik datozen laguntzei dagokienez, laguntzen kopuru osoa 167.300 eurokoa izango da. 47.300 euro 2003rako ordainketa-kredituetarako dira.
Esandakoarekin bat, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratua onetsi duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluaren arabera, bidezko da gehikuntza hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Horiek horrela, honako hau,
EBATZI DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumenaren arloko boluntario lanetarako proiektuak garatu eta boluntarioen sareak antolatzeko irabazizko xederik ez duen erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2003ko maiatzaren 6ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitara ematea, hau 167.300 eurotakoa izanik.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 6a.
Biodibertsitate zuzendaria,
JOSU ERKIAGA LAKA.
RSS