
12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
316
EBAZPENA, 2003ko abenduaren 17koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Kultura sailburuaren 2003ko maiatzaren 14ko Aginduko diru-laguntzak esleitzeko ebazpena argitara emateko dena. Kultura sailburuaren agindu horren bitartez, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak emateko modua arautu zen.
Diru-laguntza publikoak emateko orduan publizitate-printzipioa bete behar denez, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen Ebazpena, diru-laguntzen onuradunak eta emandako zenbatekoak adierazten dituena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, interesatuei banan-banan jakinarazteaz gain, horrela xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak mateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 2003ko maiatzaren 14ko Aginduaren 11.2 artikuluan.
Ondorioz, hauxe
EBATZI DUT:
Bakarra.– Kultura sailburuaren 2003ko maiatzaren 14ko Aginduaren babesean 2003ko ekitaldian emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Agindu horren bitartez, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak emateko modua arautu zen.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 17a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.
ERANSKINA / ANEXO
1.	Aranzadi Zientzi Elkartea	6.000 eur.
2.	Archivo de la Casa de Zavala. Programa I.	18.000 eur.
3.	Archivo de la Casa de Zavala. Programa II.	15.200 eur.
4.	Archivo del Santuario de Loyola
	(Compañía de Jesús). Programa I	4.000 eur.
5.	Archivo del Santuario de Loyola
	(Compañía de Jesús). Programa II.	11.000 eur.
6.	Archivo del Santuario de Loyola
	(Compañía de Jesús). Programa II	11.000 eur.
7.	Archivo de la Familia Gaytán de Ayala	17.200 eur.
8.	Archivo de la Casa de Murua	18.000 eur.
9.	Archivo de la Casa de Heriz	7.000 eur.
10.	Cámara de la Propiedad Urbana de Gipuzkoa	9.000 eur.
11.	Asociación de amigos de Hondarribia	600 eur.
12.	Cooperativa la Asunción SL (Azkoitia)	3.000 eur.
GUZTIRA/TOTAL	120.000 eur.
RSS