
12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
314
EBAZPENA, 2003ko abenduaren 2koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2002BA/0029 proiektuan aritzeko Estíbaliz Berroeta Martínez lankideari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko berak aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2002ko diru-laguntzerako deialdiaren barruan. Diru-laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira.
Kuban Tokiko Giza-Garapenerako Programan Estíbaliz Berroeta Martínez lankideak burutu behar zuen jardueraren gastuak ordaintzeko xedez, Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeak 13.500 euroko diru-laguntza jaso zuen. Hori guztiori, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei 2002. urtean emateko diren laguntzetarako deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako 2002ko urriaren 31ko Agindua ezarritakoari jarraituz. Diru-Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira eta maiatzaren 27ko 120/1997 Dekretuaren bidez arautu ziren.
Bekadunak, hala ere, 2003ko azaroaren 5ean, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Lankidea Irlan zegoela beka horretaz baliatuz bere gurasoek garraio istripu bat izan zuten eta horregatik egin du dirulaguntzari uko egiteko eskabidea. Epea baino lehen itzuli behar izan zuen eta urriaren lehena izan zen bere azken laneguna. Lankideak, beraz, urrian, azaroan eta abenduan jaso beharreko ordain-sariari uko egin behar dio.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren onuradun den erakundeak eskatutako aldakuntzen aldeko irizpena eman du eta horren ondorioz honakoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeak Estíbaliz Berroeta Martínez izenean aurkeztutako ukoa onartzea. Proiektua Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren 2002. urteko deialdiaren barruan aurkeztu zen. Beraz, bekari dagokion bigarren ordainketa 3.776 eurokoa izango da.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 2a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.
RSS