
12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
313
EBAZPENA, 2003ko abenduaren 1ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) aurkeztutako proiektu bat garatzeko (erref.: NBE-2001BA/0029) Xabin Beobide Arana lankideari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektua Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren kargura Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2000ko diru-laguntzetarako deialdiaren barruan aurkeztu zen. Diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira, lankideok nazioarteko erakundeen Hirugarren Munduko garapen proiektuetan parte hartzen dezaten.
Lehendakaritzako idazkariaren 2001eko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez 12.020,24 euroko laguntza eman zitzaion Euskal Herriko Unibertsitateari, Xabier Beobide Arana boluntarioa UNICEF Argentinan burutzen ari zen proiektu batean bekadun moduan aritzeko.
Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2002ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bitartez, Xabin Beobide Arana lankide boluntarioak beka luzatzeko egindako eskabidea onartu zen.
2003ko abuztuaren 7an honako idazkiak igorri ziren Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza honetara: lankideak laguntzaren zati bati egindako ukoa, 2003ko uztailaren 9an egina; baja horren jakinarazpena, Nazio Batuek Argentinan duen koordinatzaile egoiliarrak egina (2003/7/8) eta UPV-EHUko Master koordinatzailearen jakinarazpena (2003/7/21). Nazioarteko ariketa amaitu delako eta lankideari PNUDek Argentinan duen Bulegoaren proiektu berririk izendatu ezin zaiolako bukatu da hasieran esleitutako proiektua.
Bekadunak 2003ko uztailaren 20an egin zion uko esleitutako diru-laguntzari eta egindako hiru ordainketa osoak justifikatu dituenez, 1.052,91 euroko ordainketa egin behar da, eta horren ostean espedientea amaituta geratuko da.
Aseguru eta garraio kosteak (919,36 euro) bigarren urtean esleitutako kopuruari (12.020,24 euro) kendu ostean eta bekadunak jarduera horretan aritutako egunen (201) zati proportzionala atera ondoren (6.075,15 euro) lortu da kopuru hori.
Eragiketa hori burutu ostean eta lehenengo ordainketa, 6.010, 12 eurokoa, egin denez, bidezkoa da dagokion kenketa gauzatzea eta bekadunari ordain-sari moduan 1.052,91 euroko diru-zenbatekoa ematea.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak 2003ko abenduaren 1ean diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako ukoa onartu zuen, horregatik honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei emateko diren diru-laguntzen barruan Xabin Beobide Arana lankideari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) aurkeztutako eskabidea onartzea. Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira diru-laguntza horiek, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko 2001. urteko Fondoren kontura, baldin eta lankideok nazioarteko erakundeon Hirugarren Munduko garapen proiektuetan parte hartzen badute.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 1a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.
RSS