Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2004ko urtarrilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
307

EBAZPENA, 2003ko azaroaren 25ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bulegoko buruarena. Honen bidez, deialdia egiten da beheko zerrendan ageri diren finkak okupatu aurretik aktak egiteko, Barrundia eta Elburgo/Burgeluko udal-mugarteetan eraiki eta Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.ren jabetzakoa den Urizarko linea elektriko berriak finka horiek ukitzen baititu (13,2 kV-eko linea).

Energia zuzendariaren 2003ko uztailaren 7ko Ebazpenaren bidez administrazio-baimena eman zitzaion goian aipatutako linea elektrikoari eta, halaber, linea egiteko proiektua onartu eta onura publikoaren deklarazioa egin zen (espedientearen zenbakia: 67/16696-ATH03.10).

Onura publikoaren deklarazioak, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, hartu behar diren ondasunak okupatu beharra edo eskubideak eskuratu beharra dakar, eta Jabetza Nahitaez kentzeari buruzko Legeak 52. artikuluan xedatzen duenaren ondorioetarako, presaz okupatu beharra gainera.

Ondorioz, Lurralde Bulego honek, Jabetza Nahitaez kentzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeak 52. artikuluan xedatzen duena betez, linea berriaren eraginpeko ondasunen eta eskubideen jabeei eta titularrei Barrundiako Udaletxera deitzea erabaki du bertan batzarra egiteko, ondasunak Barrundian baitaude, eta, 52. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz, hartu beharreko ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko.

Interesatu guztiek eta hartu behar diren ondasunen gaineko edozein eratako eskubide edo interesen titular diren pertsona guztiek azaldu beharko dute bertara, nahiz eurak joanez, nahiz behar bezalako baimena duen ordezkaria bidaliz. Titularitatea egiaztatuko duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria eraman beharko dituzte berekin. Nahi izanez gero, peritua eta notarioa ere eraman ditzakete.

2004ko otsailaren 10ean jasoko dira aktak, 11:00etan, Barrundiako Udaletxean. Titular bakoitzari zitazio-zedula bat bidaliko zaio, lekua, eguna eta ordua bertan zehaztuta. Jabetza Nahitaez kentzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezartzen diren gainerako argitalpenak ere egingo dira.

Jabetza Nahitaez kentzeari buruzko Legeak 56.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuek, eta argitaratutako zerrendetan agian jaso ez diren eskubide errealen edo interes ekonomikoen titular diren pertsonek, egokitzat jotako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte idatziz Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), aktak jasotzeko adierazita dagoen egunera arte, hartu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrenda egiterakoan egon litezkeen akatsak zuzentze aldera.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 25a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRON.

Urizarko linea elektrikoa, 13,2 kV-ekoa (Barrundia eta Elburgo/Burgeluko udal-mugarteak)

Jabeen zerrenda

Udal	Finka	Titularra eta helbidea	Afektazioa	Katastroko Datuak	Izaera	Aktak jasotzea	

Mugartea	proiek-		Linearen	Hodiaren	Eraikitzeko	Berme zk.	Lurren 	Poligono zk.	Partzela zk.		Eguna eta ordua	Lekua	

	tuaren		luzera - 	zabalera -	eremua -	m2	sistema

	arabera		m	m	m2		m2

Barrundia	1	Arbulo/Arbulu, Argo-	110	3	1.948,8	---	 ---	27	33	Landa-	2004ko otsailaren	Barrundiako

		maniz eta Mendijurreko 								tarra	10a 11,00etan	Udaletxea

		administrazio-batzarrak

Barrundia	5	Arbulo/Arbulu, Argoma-	1.111	3,5	1.241		 --			Landa-	2004ko otsailaren 	Barrundiako

		niz eta Mendijurreko 		3	1.242					tarra	 10a 11,00etan	Udaletxea

		administrazio-batzarrak			1.243	3,00			32	

					1.244	3.00			29

					1.245	3,00			9

					1.246				10

					1.247			27	28		

				18.250,8	1.248	


Azterketa dokumentala